From Wikipedia, the free encyclopedia
Karlos XIV.a eta III Joan (bataioz Jean Baptiste Bernadotte; Paue, Frantzia, 1763ko urtarrilaren 26a - Stockholm, Suedia, 1844ko martxoaren 8a) frantziar militar bat izan zen, Karlos XIV.a Joan izenarekin Suediako errege eta Karlos III. Joan izenarekin Norvegiako errege izatera iritsi zena. Karlos XIII.a eta II.aren erregente izan zen ere 1810etik bere erregetzaraino.
Karlos XIV.a Joan Suediakoa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1818ko otsailaren 5a - 1844ko martxoaren 8a ← Karlos XIII.a Suediakoa - Oskar I.a Suediakoa →
1818ko otsailaren 5a - 1844ko martxoaren 8a ← Karlos XIII.a Suediakoa - Oskar I.a Suediakoa →
1799ko uztailaren 3a - 1799ko irailaren 14a ← Louis Marie de Milet de Mureau (en) - Edmond Louis Alexis Dubois-Crancé (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Jean Bernadotte | ||||||
Jaiotza | Paue, 1763ko urtarrilaren 26a | ||||||
Herrialdea | Frantzia Suedia | ||||||
Bizilekua | Stockholmeko Errege Jauregia | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Heriotza | Stockholmeko Errege Jauregia eta The Royal Court Parish (en) , 1844ko martxoaren 8a (81 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Bernadotte crypt (en) | ||||||
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Jean Henri Bernadotte | ||||||
Ama | Jeanne de Saint-Jean | ||||||
Ezkontidea(k) | Désirée Clary (1798ko abuztuaren 17a - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | House of Bernadotte (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | suediera frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | monarka, militarra, politikaria eta buruzagi militarra | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Suediako Zientzien Errege Akademia | ||||||
Zerbitzu militarra | |||||||
Adar militarra | Frantziako Indar Armatuak | ||||||
Gradua | Inperioko mariskal sarjentu junior lieutenant (en) koronel brigada-jeneral Q19918506 generalissimo (en) | ||||||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak Vendéeko gerra Battle of Fleurus (en) Campaigns of 1796 in the French Revolutionary Wars (en) Bigarren Koalizioa Hirugarren Koalizioko Gerra Austerlitzeko Gudua Battle of Jena–Auerstedt (en) Battle of Halle (en) Battle of Mohrungen (en) Wagramgo gudua Walcheren Campaign (en) Battle of Dennewitz (en) Leipzigeko gudua Swedish-Norwegian War 1814 (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Luteranismoa katolizismoa | ||||||
Jean Baptiste Bernadotte izenarekin jaioa 1780an Frantziako Lurreko Armadan izena eman zuen, soldadu arrunt gisa. Frantziako Iraultzan gorantz egin zuen eta ofizial ez komisionatu gisa denboraldi bat eman ostean 1794an jeneral titulua jaso zuen. Bernadotte hainbat gudu eta kanpainatan ezagun egin zen, eta denboraldi labur batez Frantziako Defentsa Ministro izan zen. Napoleon Bonaparterekin erlazio txarra izan zuen garai batez, baina 1804an berriro ere adiskidetu zuen eta Frantziako Mariskal izendatu zuen, herrialde horretan izan daitekeen titulu militarrik altuena.
1810ean Suediako Parlamentuak Karlos XIII.aren ondorengo aukeratu zuen, hau zaharra baitzen, gaixo zegoen eta ez baitzuen seme-alabarik. Erregente gisa Karlos Joan izena hartu zuen. Bere hautaketaren helburua Suedia eta Frantziaren arteko harremanak hobetu eta Finlandia berreskuratzea zen. Baina Karlos Joanek bestelako politika eraman zuen, Errusia eta Erresuma Batuarekin aliantzak eginez Frantziaren aurka. Seigarren Koalizioaren gerran laguntza eman zion koalizioari Norvegia konkistatzeko (garai horretan batasun pertsonala zeukan Danimarkarekin) Napoleonen aurkako suediar laguntzaren truke. Karlos Joanek Iparraldeko Armadaren lidergoa izan zuen. Leipzigeko guduan frantziarren aurka lortutako garaipenaren ostean Danimarka derrigortu zuen Norvegia uztera Kieleko Itunaren bidez. Norvegiarrak suediar dominazioaren aurrean matxinatu ziren 1814an, baina Karlos Joanek kanpaina militar bat gidatu zuen eta Norvegia Mosseko konbentzioa sinatzera derrigortu zuen, Suediara batuz.
1818an Karlos XIII.a eta II.a hil zen eta berak eskuratu zituen Suedia eta Norvegiako tronuak. Errege berri gisa, Karlos Joanek bere bi herrialdeetako ekonomia hobetzeko planak garatu zituen, barne zorran oreka bilatuz kanpo dibisarekin ordainketarekin. Azpiegitura handiak egin zituen, hala nola Götako kanala. Erregea saiatu zen Norvegia eta Suediaren arteko harremanak hobetzen fusio politikak garatuz, baina bere nahiek askotan topo egiten zuten Norvegiako parlamentuarekin. Bere kanpo politikari esker aduanen gaineko kontrola eskuratu zuen eta herrialdean barne bakea ezarri eta kanpo neutraltasuna bermatu zuen. Agintari gisa pertsona egoskorra zen, 1830eko hamarkadan indartu zen jarrera. Oposizio liberalak kritika ugari egin zizkion bere moduak zirela eta. Bere bizitzako azken urteetan liberalen eskari batzuk bete zituen. 81 urterekin hil zen, 1844n, eta semeak, Oskar I.a Suediakoak, hartu zuen agintea. Gaur arteko Suediako erregeak haren ondorengoak dira.
Jean-Baptiste Bernadotte 1763ko urtarrilaren 26an jaio zen Bearnoko Pau hirian. Jean Henri Bernadotte eta Jeanne de St. Vincenten bosgarren semea izan zen[1][2]. Behar baino lehenago jaio zen eta hurrengo eguna arte ez zuten eraman bataioa hartzera. Hasieran Jean Bernadotte izena baino ez zioten jarri, baina ondoren Baptiste gehitu zioten, Joan Bataiatzailearen omenez[1] eta Jean Évangeliste Bernadotte anaia zaharrenarekin ez bereizteko. Familiaren abizena ere aldatu zuten, jaio zenean du Poey baitzuten[3]. Aita Bearnoko probintziako epaitegiko prokuradorea zen[2]. Hain txarra zuen soldata non ez zen ezkondu 43 urte zituen arte[4]: hortik gutxira hil zen, seme gazteenak 17 urte zituenean[1].
Bernadotte Pauetik gertu zegoen erizain batengana bidali zuten osatzera jaio eta gutxira, eta ez zen etxera itzuli urtebete igaro arte. Ziurrenik ez zuen harreman onik izan bere amarekin, armadara batu eta gero behin baino ez baitzuen bisitatu bere etxea[2]. Bernadottek, antza, ikasketak beneditarrekin hasi zituen, baina hezkuntzaren zatirik handiena etxean egin zuen. Hamabost urterekin lanean hasi zen Paueko abokatu Jean Pierre de Batsallerekin[1][4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.