Karlos Teodoro (Karl Theodor; Drogenbos, 1724ko abenduaren 11 – Munich, 1799ko otsailaren 16a) printze-hautesle, Palatinatuko konde, Jüllicheko eta Bergeko duke, eta Bavariako hautesle eta dukea izan zen.
Johann Christian Palatinatu-Sulzbachekoa eta Marie-Anne-Henriette-Leopoldine de La Tour d'Auvergneren semea izan zen. Wittelsbacheko etxeko kidea izan zen. 1733an bere aitaren oinordekoa izan zen Palatinatuko kondearen tituluan eta 1742tik Jüllicheko eta Bergeko dukea izan zen. Maximilisno III.a Josef Bavariakoa hil ondoren, Bavariako hautesle eta duke bihurtu zen eta Munichen kokatu zen.
1742an Elisabet Augusta Sulzbachekoarekin ezkondu zen eta 1795ean Maria Leopoldina Austria-Estekoarekin.
Arteaz eta filosofiaz gehiago interesatu zen politikaz baino. Zientzia-akademia bat sortu zuen, musikari lagundu zion eta antigoaleko gauzen eta artelanen bilduma egin zuen.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.