From Wikipedia, the free encyclopedia
Karla Avelar (El Salvador, 1978ko urtarrilaren 7a) pertsona transgeneroen aldeko salvadortar ekintzailea da. COMCAVIS TRANS elkarteko zuzendari exekutiboa izan zen.
Karla Avelar | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotza | El Salvador, 1978ko urtarrilaren 7a (46 urte) |
Herrialdea | El Salvador |
Bizilekua | Geneva |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | LGBT ekintzailea |
Bizitzan zehar herio-mehatxu ugari jaso ditu eta gainera hainbat alditan erailtzen saiatu dira. Lehenengo hilketa saiakera 1992an izan zen, nerabea baino ez zela, baina erasotzailea armagabetzeko gai izan zen.[1]
2008an pertsona transgeneroak laguntzeko COMCAVIS TRANS laguntza-elkartea sortu zuen.[2]
2013an Giza Eskubideen Batzorde Interamerikarrean LGBTI komunitatearen aurkako gorroto krimenak salatu zituen lehenengo emakume transexuala izan zen.
2017an Martin Ennals sarian finalista izan zen. Sarirako finalista zela jakin zenean, Mara Salvatrucha krimen-erakundeak bere ama bahitu zuen eta hautagaitzatik jasotako dirua eskatu zion.
Jasandako jazarpena dela eta, asiloa eskatu behar izan du beste herrialdetan; Irlandan lehenbizi[3] eta Suitzan ondoren.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.