From Wikipedia, the free encyclopedia
Armagintzan, kanoiburua kanoiaren arimaren zabalgunea izaten da; jaurtigaia sartzen den lekua.[1]
Fusil eta pistolek kanoiburu bakarra izaten dute, kanoiean bertan, ahoaren kontrako aldean; errebolberrek, berriz, aparteko danbor batean kanoiburu funtzioa egiten duten hainbat zulo dituzte. Honek esan nahi du fusil eta pistolek kargagailua kenduta tiro egin dezaketela; ez ordea errebolberrek, danborra kanpoan dutenean.[2]
Kanoiburuan perkutoreak kartutxoaren tiro kapsula jotzen du; horrela lehergaia iziotzen da; gasek bala bere zorrotik aterarazten dute; honek bala kanoiaren ariman zehar kanpora jaurtitzen du.[3]
Su-armen bilakaeran kanoiburua munizioz birkargatzeko hainbat sistema garatu dira. Kanoiburutik eginiko lehen birkarga sistemak itsas artillerian erabili ziren, XVIII. mendean.[4]
XV. eta XVI. mendeetako su-armetan, jaurtigaiak berunezko esferak ziren. XIX. mende hasieran forma aerodinamikoagoak erabiltzen hasi ziren, zorro batera egokituak. Bala jaurtitzen zenean, zorroa kanoiburuan geratzen zen.[5]
Munizioa eskuz eragindako ixtailu batekin sar daiteke,[6] edo automatismoen bidez.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.