Kanbio-letra
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanbio-letra edo truke-letra diru-kopuru bat hartzaileari bere mugaegunera leku zehaztuan ordaintzea egiteko agindu ez-baldintzatu eta abstraktua daukan baliozko balio-titulu formal eta betea da, solidarioki lotuz bertan parte hartzen duten guztiak. Erdi Aroaren amaieran sortu zen kanbio-letra, diru-merkataritzaren beharrarekin eta errenta feudalaren aurkako metaketa mugagabearekin. XVIII. mende erdialdean, Ipar Amerikako Louisebourgetik Euskal Herrira (Baiona eta Donibane Lohizune) dirua igortzeko erabili zen, letra xanja izenaz.[1]