From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanagawako olatu handia (japonieraz, 神奈川沖浪裏 Kanagawa-oki nami ura, hitzez hitz, "Itsaso zabaleko olatupean Kanagawan"), baita Olatua ala Olatu Handia izenburuaz ere ezaguna, Katsushika Hokusai japoniar margolari eta grabatzailearen xilografia bat da, 1829-1833 artean egina, Edo Aroan.
Kanagawako olatu handia | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Katsushika Hokusai |
Sorrera-urtea | 1830(e)ko hamarkada |
Izenburua | 神奈川沖浪裏 eta The Great Wave off Kanagawa |
Ekoizpen lekua | Japonia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | paperra eta Prusiako urdina |
Dimentsioak | 26 () × 38 () cm |
Genero artistikoa | ukiyo-ea, meisho-e (en) eta nishiki-e (en) |
Telesaila | Fuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | Tokioko Museo Nazionala, Rijksmuseum, Honolulu Museum of Art (en) , Centre Céramique (en) , Metropolitan Museum of Art, British Museum, Tokyo Fuji Art Museum (en) , National Gallery of Victoria, Museum of Art and Crafts Hamburg (en) , Chicagoko Arte Institutua, Los Angeles County Museum of Art (en) , Maidstone Museum and Bentlif Art Gallery (en) eta MAK - Museum of Applied Arts (en) |
Inbentarioa | 13695, CVR.JP-P0075, RP-P-1956-733 eta 1925.3245 |
Hokusairen ezagunena da eta haren Fugaku sanjūrokkei (富嶽三十六景, «Fuji mendiaren hogeita hamasei ikuspegi») saileko lehenbizikoa; bere generoko estanpa ospetsuenetakoa izateaz gain, munduko irudi ezagunenetakoa ere bada. Xilografia hori egiteko erabili zen moldearen hainbat milaka kopia egin ziren, horietako asko europar bildumatzaileen eskuetara iritsiak. 1870eko hamarkadatik aurrera, frantses artista eta bildumatzaileen artean oso preziatua eta ospetsua bihurtu zen.
Gaur egun, hainbat museok artelan horren aleak dituzte, tartean Tokioko Museo Nazionala, Guimet museoa, New Yorkeko Metropoliar Museoa, Britainiar Museoa, Frantziako Liburutegi Nazionala eta Kataluniako Arte Museo Nazionala.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.