Kanaan (Bibliako pertsonaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kanaan (hebreeraz: כְּנַעַן Kənā ' an), Bibliako Hasiera liburuko perstonaia da, Kam-en seme eta Noe-ren biloba.
- Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kanaan (argipena)».
Antzinako historiografia judeo-kristauan, Kanaanen ondorengo edo kanaanitak, Kanaan Lurraldean jarri ziren bizitzen. Era berean, honako herrien arbaso izan ziren, eta Ekialde Hurbileko lurretan barreiatu ziren[1]:
- Sidoniarrak. Kanaanen lehen semea izan zen Sidon.
- Hititak, etimologikoki Het-en ondorengoak. Kanaanen bigarren semea izan zen Het.
- Jebustarrak.
- Amorritak.
- Girgaxtarrak
- Hibiarrak.
- Arkitarrak.
- Sindarrak.
- Arbadtarrak.
- Tzemartarrak.
- Hamatarrak.