Kalitaterako oinarrizko zazpi lanabesak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kalitaterako oinarrizko zazpi lanabesak Kaoru Ishikawa japoniar irakasleak eta kalitate-adituak 1950eko hamarkadan ezarri zuen datu-diagrama eta tresna grafikoen multzo bat da, enpresako langile arrunt guztiek ikas ditzaketenak kalitatearen hobekuntzarako. Ishikawaren ustez, enpresako kalitate arazoen %90ak tresna hauen bitartez hauteman eta konpondu daitezke.[1]