Ikus-olerkia From Wikipedia, the free encyclopedia
Kaligrama (calligramme frantses hitzatik) poesia bisual edo ikus-poema mota bat da.[1] Bertsoak edo hitz-multzo bat erabiliz, olerkiak jorratzen duen gaiari buruzko irudi bat osatzen du idazleak. Tipografia, kaligrafia edo eskuz idatzitako testua irudi bisual moduko bat sortzeko moduan konpondu edo konfiguratzen da. Nolabait, poesia eta marrazkia konbinatzen ditu. Hitzek sortutako irudiak bisualki adierazten du hitzak edo hitzek esaten dutena.
Guillaume Apollinaire (1880-1918) poeta frantziarra, poema hauen sortzailea, kaligrama asko egin zituen. Hala ere, kaligramak ehunka urte zeramatzaten beste kultura batzuetan, hala nola kaligrafia arabiarrean, baina Apollinairek modan jarri zituen. 1918an agertu zuen poema liburuari Calligrammes izenburua eman zion. Egileak “ideograma lirikoak”’ ere deitu zituen poemok.[2]
Modernitatean, XX. mendearen hasieran haustura eta berrikuntza bilatzen zuten Abangoardiekin batera zabaldu zen, zehazkiago, kubismo literarioarekin eta ondorengo kreazionismo eta ultraismoarekin. Kaligramak esperimentazio aldi batean berritu ziren, arte plastikoen eta poesiaren elkartzearen bidez, diziplina arteko generorantz bideak zabalduz.[3]
“Calligraphie” eta “gramme” hitzak batuz (“kallos”=ederra+” gramma”=letra) Apollinairek sortu zuen hitza.
Olerkari askok kaligramak egin dituzte:
Kaligramak sarritan erabiltzen dira hezkuntza munduan, lan sortzailea eta motibatzailea baita. Normalean, aurretik erabiliko diren testuak prestatzen dira, ondoren hitz horiekin marrazkia egiteko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.