From Wikipedia, the free encyclopedia
Kalenjn herriak edo Kalenjindarrak Keniako mendebaldean Rift Haran Handian eta inguruan (adibidez Uganda eta Tanzaniako eskualde batzuetan) bizi diren jatorri nilotikoa duten Afrikako ekialdeko populazio eta etnia multzo bat dira da. Haien artean dira bereziki Elgeyo, Kipsigi, Marakwet, Nandi, Okiek, Sebei (Ugandakoak nagusiki)[1], Suk, Terik eta Tugen herriak [2] .
Kalenjin | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Hizkuntza | |
Erlijioa | |
Zerikusia duten beste giza taldeak |
2009ko erroldan, 4.967.328 kalenjin zenbatu ziren Kenian. Horrela, herrialdeko hirugarren populazio handiena osatzen dute, Kikuyu eta Luhya etnien ondoren.
Etnia honi emandako izena 60ko hamarkadaz geroztik egonkortu eta onartu da, administrazio kolonialak lehenago "Nandi hizkuntzan ari diren herriak" formula erabiltzen baitzuten. " [3] . Kalenjin izenak "esaten dizut / diotsut esan nahi du Nandi hizkuntzan. Etnia hauetako bakoitzak hizkuntza nilotiko propioa duela kontsideratzen da, baina kalenjinera terminoa ere erabiltzen da, guztien arteko hizkuntzaren sinonimo gisa, elkar-ulertze maila bat badago-eta.
Kalenjinak oso ezagunak dira munduan, kirol errendimenduan bikainak izateagatik [4] . Izan ere, 1980ko hamarkadatik domnen %40 inguru irabazi dituzte distantzia luzeko eta distantzia ertaineko atletismo lasterketetan Olinpiar Jokoetan zein munduko atletismo txapelketetan.
Kalenjin izenaren aldaera bat, "Kalenji " erabiltzen du komertzialki Decathlon kirol arropa eta ekipamenduen saldenda kateak. [5]
Kiroletan ospetsu egin direnn kalenjindarrak ezagutzen erraza izaten da sarri, beraien izen bereziek forma tipikoak izan ohi baitituzte, kip- eta chep- aurreizki antroponimikoekin hasten direnak sarri[6].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.