Kadeshko gudua Egiptoko Inperio Berria Ramses II.a faraioaren agindualdian eta Hitita Inperioa Muwatallis II.a erregealdian zeuden garaian jazotako gudu bat izan zen, Orontes ibaiaren haranean eta Kadesh hiriaren inguruan, gaur egungo Siriako lurraldean.
Datu azkarrak Data, Lekua ...
Kadeshko gudua |
---|
Ramses II.aren Bigarren Siriar Kanpainia |
|
Data | K.a. 1274ko maiatzaren amaieraldea |
---|
Lekua | Orontes ibaiaren harana, Kadeshetik hurbil |
---|
Koordenatuak | 34°33′20″N 36°29′53″E |
---|
Emaitza | Bi aldeek heuren buruak garailetzat jo zituzten.
|
---|
|
|
|
|
|
|
20.000 gizon inguru
- 16.000 oinezko
- 2.000 gurdi
- 4.000 gizon
|
23.000-50.000 gizon inguru
- 40.000 oinezko
- 3.700 gurdi
- 9.000-11.000 gizon
|
---|
|
|
|
Itxi
Egiptoar kronologiaren arabera K.a. 1274. urtean gertatu zen, eta bertan borrokatu ziren bi aldeen eta gudularien datu taktiko eta militarren xehetasunak jakitera eman ziren historiako lehenbiziko gudua izan zen. Ziurrenik gerra-gurdiez osatutako inoizko gudurik handiena ere izango zen, beharbada denera 5.000-6.000 gerra-gurdi elkar borrokatu baitziren. Horretaz gain, osoki Brontze Aroko teknologia erabiliz borrokatu zen azken gudu handia izanaren garrantzia ere badu.