From Wikipedia, the free encyclopedia
Behe-erliebea eskulturan erabiltzen den erliebe mota bat da. Irudia nabarmentzen da eta atzeko planoa, maila beheagoan geratzen da. Beraz, behe-erliebean, formak plano orokorretik pixka bat irteten dira. Harrian arte-lan ugari teknika honen bidez egin dira eta horretarako materiala tailatu beharra dago. Egurrean egiten denean ere, harrian bezala, materiala kendu egin behar da. Metaletan ere behe-erliebeak egiten dira, baina kasu horretan, moldeen bidez edo bozelketa erabiliz egin daitezke. Oso ohikoak da garai guztietako eta mundu osoko txanponetan.
Erliebea, bere altueraren arabera sailkatzen da:
Teknikoki, erliebeak desberdindu badaitezke ere, behe-erliebe hitza idazlan eta komunikazio medioetan orokorrean erliebeari buruz hitz egiteko erabiltzen da, nahiz eta beti ez den zuzena.
Behe-erliebea, argazkigintzako teknika bat ere bada. Gai berari buruzko positibo eta negatibo bat zabalkuntza edo kontaktu bidez kopiatzean datza, pixka bat zentratu gabeak, ertz lerrodun irudi bat lortzeko, albo batetik argiztaturiko behe-erliebe baten antzekoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.