Kabuki
From Wikipedia, the free encyclopedia
Kabukia (japonieraz: 歌舞伎, kabuki?) japoniar antzerki tradizionalaren forma bat da. Musika, dantza, eta mimoa biltzen ditu kabuki antzezpenak eta antzezleek, apaintzeko, margoak eta jantzi ikusgarriak erabiltzen dituzte, eta nabarmengarria da obra dramatikoen estilizazioa. 2008an UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendatu zuen[1].
Kabuki antzerkia1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Ginzako kabukiza, Tokioko kabuki antzoki garrantzitsuenetakoa | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Erreferentzia | 00163 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Pazifikoa |
Izen ematea | 2008 (XXXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |