Kañabentako geltokia
Gasteizko tranbiaren geltokia From Wikipedia, the free encyclopedia
Gasteizko tranbiaren geltokia From Wikipedia, the free encyclopedia
Kañabenta (2012ko irailaren 7ra arte Abetxuko izenpetua) Gasteizko tranbia geltokia da, Arabako Gasteiz hiriburuko Abetxuku auzoan kokatuta dagoena, Kañabenta plazan hain zuzen ere.
Kañabenta | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lineak | ||||||||
| ||||||||
Kokapena | ||||||||
Helbidea | La Presa kalea, 1; 01013 | |||||||
Udalerria | Gasteiz, Araba | |||||||
Geltokiaren datuak | ||||||||
Irekiera | 2009ko uztailaren 10a | |||||||
Irisgarria | ||||||||
Nasak | 1 | |||||||
Trenbideak | 2 | |||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | |||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | |||||||
Garraio zerbitzuak | ||||||||
EuskoTran | Abetxuko ↔ Florida |
|
Geltokia Euskotren Tranbiak operatzen zu eta 2009ko uztailaren 10a inauguratu zen.
2009ko uztailaren 10a ireki zen, Gasteizko tranbiaren Honduras eta Arriagako adarrak inauguratzearekin batera, alegia, Honduras eta Kañabenta geltokien arteko tartea.[1]
2012ko irailaren 7an adarraren luzapena egin zen, auzo honen iparraldera. Orduan, Kañabenta eta gaur egungo Abetxukoko geltokiaren arteko tartea ireki zen, eta geltokiaren izena Kañabenta izatera pasa zen.
Tranbiaren hegoaldeko luzapen lanak zirela eta geralekua itxiarazi zen 2019ko abuztuaren 12tik urte bereko irailaren 1.ra arte. Egun horien artean Angulemako geltokia eta Floridaren arteko tranbia adarraren lotura gauzatu zen.[2]
Epealdi berean, geralekua egokitu zen Euskotren Tranbiak Gasteizko tranbiarentzako eskatutako 44 metro luze diren tranbia unitate berriak jaso ahal izateko. Hala, markesinen albo baikotzean 1,8 metroko igarobide librea utzi da, bloke teknikoak birkokatuz eta markesinaren gainerako elementuak egokituz, eta nasak luzatu dira.[3]
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik |
← Artapadura eta Floridaraino |
Kristo eta Abetxukoraino → |
Alboko nasa, jaitsiera eskuinetik |
Geltokiak markesina, bi trenbide eta nasa zentrala ditu, eta txartelen salmenta zein birkarga automatikorako makinaz, hiru balioztatze-makinaz, eta Minutran eta Sitran sistemez hornituta dago. Minutran eta Sitran sistemak tranbia heltzeko falta den denbora adierazteko informazio sistemak dira, markesinaren gainean kokatutako dorrea eta markesinan kokatutako pantailaren bitartez, hurrenez hurren.
Auzokideen artean beheko geralekua ezizenez ezagutzen da, auzoaren behe partean kokatzeagatik.
Ez dago TUVISA edo Araba Busarekin konexioak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.