politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Julio Anguita González (Fuengirola, Málaga, 1941eko azaroaren 21a - Kordoba, 2020ko maiatzaren 16a) espainiar politikari komunista izan zen.
Historia Modernoan eta Garaikidean lizentziatua, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko (OHO) irakaslea izan zen. 1972an, Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) kide egin zen. 1979tik 1986ra, Kordobako alkate izan zen eta bere kudeaketaren zorroztasunagatik eta eraginkortasunagatik nabarmendu zen. Espainiako probintzia bateko hiriburua eskuratu zuen lehen buruzagi komunista bilakatu zen. Orduan ezarri zioten Kalifa gorria ezizena.[1] 1988an, PCEren idazkari nagusi aukeratu zuten eta, 1992an, Ezker Batuaren III. Batzarrean, koalizioaren koordinatzaile. Batzar horretan, agerian geratu ziren sektore ofizialistaren eta berritzailearen arteko desadostasunak, berritzailea EB alderdi politiko bihurtu eta PSOErekin hitzarmenak egitearen alde agertu baitzen.
1993an, gobernuko lehendakaritzarako hautagai aukeratu zuten eta Madrilgo Kongresurako aurkeztu zen zerrendan lehena. Hauteskunde-kanpaina horretan, bihotzekoak eman zion eta kanpaina eten egin behar izan zuen. Diputatu atera zen Madrilen. 1994an, EBaren IV. kongresuan, aho batez aukeratu zuten berriro ere koordinatzaile nagusi. 1995ean PCEren idazkari nagusi izendatu zuten. 1998an kargu hori utzi zuen eta Francisco Frutosek hartu zuen bere lekua. 2000ko EBaren kongresuan, Llamazares aukeratu zuten Julio Anguitaren ondorengo.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.