Julia (programazio-lengoaia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Julia konputazio teknikorako programazio-lengoaia bat da, goi-mailakoa, kode irekikoa, plataforma anitzekoa eta errendimendu handikoa. 2009an sortu eta 2012an plazaratu zuten MIT ospetsuan.[1][2]
Datu azkarrak Julia (programazio-lengoaia), Jatorria ...
Julia (programazio-lengoaia) | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 2009 |
Argitaratze-data | 2012 |
Ezaugarriak | |
Programazio paradigma | Objektuetara bideratutako programazioa, Programazio funtzional, Programazio inperatibo, multi-paradigm programming (en) , array programming (en) , metaprogramming (en) , procedural programming (en) , konputazio paralelo eta Multiple dispatch (en) |
Media mota | text/julia |
Sistema eragilea | CSV, Hierarchical Data Format (en) , Office Open XML eta netCDF (en) |
Irakur dezake | Linux, Microsoft Windows eta macOS |
Deskribapena | |
Honen eragina jaso du | MATLAB, Python, Lisp, C, FORTRAN, NumPy (en) , Lua, R, Scheme (en) , Perl eta Ruby |
Ekoizpena | |
Diseinatzailea | Jeff Bezanson (en) , Alan Edelman (en) , Stefan Karpinski (en) eta Viral B. Shah (en) |
Garatzailea | Jeff Bezanson (en) , Stefan Karpinski (en) , Alan Edelman (en) eta Viral B. Shah (en) |
julialang.org | |
Itxi
Juliarekin C eta FORTRAN bezalako lengoaien pareko errendimendua lor daiteke LLVMn oinarritutako JIT konpiladoreari esker baina behe-mailako lengoaien zailtasunik gabe.
Julia script-lengoaien (interpretatuen) antzera modu interaktiboan exekuta daiteke baina baita ere, Julia programaren exekutagarria konpilatuz sor daiteke.
Julia datu-mota dinamikoak darabiltzan lengoaia da, funtzio edo metodoaren inplementazioa exekuzio-denboran bidaltzeko aukera eskaintzen du eta konputazio paralelorako diseinatuta dago.
Juliak pakete-kudeatzaile bat dauka.