Gerra zibilean eraildako liburuzaina From Wikipedia, the free encyclopedia
Juana Capdevielle San Martín, ezagunago Juanita Capdeville gisa, (Madril, 1905eko abuztuaren 12a – Rábade, Galizia, 1936ko abuztuaren 18a) pedagogo, liburuzaina eta artxibozaina izan zen. Espainiako unibertsitatean liburutegi bateko buru izatera heldu zen lehen emakume izan zen. Espainiako Gerra Zibilean atxilotu eta hil egin zuten.[1]
Juana Capdevielle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juana María Clara Capdevielle San Martín |
Jaiotza | Madril, 1905eko abuztuaren 12a |
Herrialdea | Espainia Frantzia 1930) |
Heriotza | Rábade, 1936ko abuztuaren 18a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Q123284889 |
Heriotza modua | Walk (en) : execution by shooting (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Francisco Pérez Carballo (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala Licenciado |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Jose Ortega y Gasset |
Jarduerak | |
Jarduerak | liburuzaina, artxibozaina eta pedagogoa |
Enplegatzailea(k) | Espainiako Liburutegi Nazionala Unibertsitate Zentrala Madrilgo Ateneoa |
Kidetza | Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa |
Bigarren mailako ikasketak Iruñean egin zituen, ondoren Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Zentralean. Bertan, irakasle izan zuen José Ortega y Gasset eta María Zambrano lankide. JAEk ordainduta Alemanian, Belgikan, Frantzian eta Suitzan jarraitu zuen ikasten. Fakultateko unibertsitate-liburutegian eta Ateneoan lan egin zuen.Hizlari jardun zuen, Roberto Novoa Santos, Pío Baroja eta Ramón J. Senderrekin batera, pedagogia sexualari buruz 1934an Espainian antolatutako lehen jardunaldietan.
1936ko martxoan Francisco Pérez Carballo abokatu eta politikoarekin ezkondu zen.[1]Fronte Popularrak irabazi ondoren, senarra Coruñako Gobernadore zibil izendatu zuten. Gerra Zibilak eragin zuen estatu-kolpearen ondorioz, López Abenteren etxean babestu zen bitartean, senarra atxilotu eta hil egin zuten. [1] Gobernu Zibilera deitu zuen senarraren berri izateko, eta jakinarazi zitzaion jaso egingo zutela —haurdun zegoen— harekin batera joateko.[1]Hala ere, atxilotu eta kartzelaratu egin zuten, eta kalabozoan senarraren heriotzaren berri izan zuen. Senarra uztailaren 24an fusilatu zuten Punta Herminian, Herkulesko dorretik gertu.[1][2][3]Senarraren gauza pertsonalak ez zizkioten eman Juanari. Agurtzeko maitasun-gutun labur bat baino ez zen iritsi, familiak gordea:
Joana: Nire bizitzako gauzarik ederrena izan zara. Pentsatu ahal dudan bitartean, zugan pentsatuko dut. Elkarrekin bagaude bezala izango da. Musu eman zure eraztunari egunero. Maite zaitut. Pacok. Juana Capdevielle emazte maitearentzat. Ostirala, 1936ko uztailaren 24a, goizeko bostak
Juana abuztuaren hasieran askatu zuten baina probintziako hiriburuan bizitzea debekatua zuela, Vilaboan (Culleredo) babestu zen, Ezker Errepublikanoko diputatu Victorino Veigaren etxean. Han, depòrtazio-agindu bat jaso zuen, baina ez zion astirik eman; izan ere, abuztuaren 17ko gauean, berriz atxilotu egin zuten Guardia Zibilek, eta N-VI errepideko 526. kilometroan hil zuten. Hurrengo egunean, Rábade inguruan aurkitu zuten gorpua, Lugoko probintzian. [1][2]
1930eko uztailaren 9an, Juana Capdevielle Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboan sartu zen, lehenengo Liburutegi Nazionalari atxikita eta, 1931ko uztailetik, Madrilgo Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultateko Liburutegiari. Espainiako unibertsitatean liburutegi bateko buru izatera heldu zen lehen emakume izan zen Juana, 1933an, eta kargu horretan ari zela, urte horretan bertan koordinatu zituen funts sakabanatu garrantzitsuak unibertsitateko beste bulego batzuetara eramatea, unibertsitateko hiriko instalazio berrietara.[3]
1933an, Juana Capdeviellek herrialdeko liburutegi pribaturik onenetako bateko teknikari-buru postua lortu zuen: Madrilgo Ateneokoan. 1936ko udaberrian, Juana Capdeviellek La Barraca antzerki-taldeari berariaz eskatuta, talde honek Lope de Vegaren El caballero de Olmedo antzeztu zuen, hau izan zen taldaren azken funtzioa.[3]
Capdeviellek beste ekarpen profesional batzuk ere egin zituen: 1934an, Ospitale Klinikoko eta Gurutze Gorriko gaixoentzako irakurketa-zerbitzua antolatu zuen; Espainiako Liburuzainen eta Bibliografoen Elkartea eratzean izan zuen eginkizun aktiboa; haren diruzaina izan zen eta Sailkapen Hamartar Unibertsala ezartzen lagundu zuen Espainiako bibliotekonomian (ordura arte, Kataluniako liburutegietan bakarrik aplikatu zen berrikuntza). Azterlan eta Ikerketa Zientifikoak Zabaltzeko Batzordeak pentsiodun egin zuen, baina lan hori ezerezean geratu zen hil zenean.[2]
1933an, Juanak Espainiako Lehen Jardunaldi Eugenikoetan parte hartu zuen, apirilaren 21etik maiatzaren 10era, El problema del amor en el ambiente universitario hitzaldiarekin
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.