Juan Garmendia Larrañaga
From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Garmendia Larrañaga (Tolosa, Gipuzkoa, 1926ko uztailaren 12a – 2015eko urtarrilaren 8a) etnografoa eta historialaria izan zen.[1][2] Letra eta Merkataritzako ikasketak egin zituen. Eusko Ikaskuntzan hainbat ardura izan ondoren, 1996an erakunde horretako ohorezko bazkide izendatu zuten, eta Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko batzordekide da. Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kidea ere bazen. 1998an Tolosako Udalak "seme kutun" izendatu zuen. Ohorezko euskaltzaina ere bazen. Bere artikuluak El Diario Vasco egunkarian eta Economía Vascongada, Guipúzcoa, Aranzadi Zientzia Elkartearen Anuario de Eusko-Folklore eta Vianako Printze erakundearen Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra agerkarietan eman ohi zituen argitara.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Juan Garmendia Larrañaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1926ko uztailaren 12a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2015eko urtarrilaren 8a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria, etnologoa eta folklorista |
Kidetza | Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Eusko Ikaskuntza Euskaltzaindia |
![]() |
Itxi