From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Antonio Bardem Muñoz (Madril, 1922ko ekainaren 2a - ibidem, 2002ko urriaren 30a) zinema zuzendari espainiarra izan zen.
Juan Antonio Bardem | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Juan Antonio Bardem Muñoz |
Jaiotza | Madril, 1922ko ekainaren 2a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2002ko urriaren 30a (80 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Rafael Bardem |
Ama | Matilde Muñoz Sampedro |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | El Pilar Ikastetxea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
1950eko hamarkadan Espainian sortu zen zinema sozial konprometituaren sortzaileetako bat izan zen. Luis García Berlanga eta Miguel Mihurarekin batean, Bienvenido, Mister Marshall (1952) film gogoangarriaren gidoia egin zuen. Cómicos (1953) eta Felices Pascuas (1954) filmen ondoren, Madrilgo goi-burgesiaren azterketa kritikoa egin zuen Muerte de un ciclista lanean (1955). Hurrengoa probintzietako hiri koxkor batean kokatu zuen: Calle Mayor (1956).
Gerora, film asko egin ditu, hala nola Sonatas (1959), A las cinco de la tarde (1960), A. Sastreren gidoiarekin, Nunca pasa nada (1963) eta El puente (1975). 1976an, Madrilen gertatu zen abokatu, eta sindikalisten hilketaren kronika egin zuen 1978an: Siete días de enero.
1980ko hamarkadan, Espainiako pertsonaia ospetsuei buruzko telesailak egiten hasi zen: Lorca, muerte de un poeta (1987), Ian Gibson eta Mario Camusen gidoiarekin, eta El joven Picasso (1992).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.