From Wikipedia, the free encyclopedia
José María Lasarte Arana (Donostia, 1912 – Donostia, 1974ko abenduaren 20a) euskal abokatu eta politikaria izan zen[1].
José María Lasarte | |||||
---|---|---|---|---|---|
1936ko martxoaren 10a - 1939ko otsailaren 2a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Espainiako Bigarren Errepublikako 3. legegintzaldia
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Donostia, 1912 | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Donostia, 1974ko abenduaren 20a (61/62 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | abokatua, politikaria eta sindikalista | ||||
Lantokia(k) | Madril | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
EAJ eta ELAren kidea, 1934ko Iraultzan gobernuaren aurka aritu ziren alkate jeltzaleak defendatu zituen. 1936an diputatua izan zen eta, uztailaren 18an militarren Altxamendua gertatu eta berehala, lehenengoa izan zen jeltzaleetan (Manuel Irujorekin batera) hura gaitzesten eta Errepublikaren alde agertzen, Donostian. Harrezkero, Eusko Gudarostea sortzen lagundu zuen. Santoñako hitzarmenean parte hartu zuen eta ondoren Paris eta Argentinara erbesteratu zen[2]. Eusko Jaurlaritzako informazio zerbitzuko buru izan zen gerra amaitu arte.
Gerra ondoren, erbestean Boletín OPE (Oficina de Prensa de Euzkadi) informazio bulegoa sortu zuen Parisen. 1946an Eliodoro de la Torre Gobernazio sailburua ordezkatu zuen. 1952an Venezuelara jo zuen, kargu hura utzi ondoren. Caracaseko Euskal Etxeko presidentea izan zen. 1959aren bukaera aldera Donostiara itzuli zen. Santo Tomas Lizeoaren sortzailetako bat izan zen eta lehenengo lehendakaria 1965etik 1970era[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.