![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/d/d6/Josu_Iztueta.jpg/640px-Josu_Iztueta.jpg&w=640&q=50)
Josu Iztueta
Euskal bidaiaria eta abenturazalea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Josu Iztueta Azkue (Tolosa, 1957) Tolosan bizi den euskal bidaiari eta abenturazalea da.[1] Ingeniari ikasketak egin zituen Tolosako Paper eskolan baina berehala konturatu zen ordurako gustoko papera mapek osatzen zutela. 1982an, 24 urterekin, Josu Iztuetak bere lagun Angel Ortizekin , 20 lagunentzako tokia zuen "la nairobitarra" izeneko autobusa egokitu zuten.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Josu Iztueta | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1957 (66/67 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | euskara |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | Bidaiaria eta abenturazalea |
Itxi
Dina Bilbao (Ondarroa,1960 - Antigua, 1997) abenturazalearen bikote izan zen 15 urtez.[2] 1980an ezagutu zuten elkar, Iruñeko Udako Euskal Unibertsitateko Biologiako eskoletan, bera Medikuntza ikasten ari zenean, eta hamabost urte iraungo zuen bikote-harreman bat hasi zuten, erabakigarria izango zena Dina Bilbaoren kirol-arloan eta abenturazaletasunaren hastapenetan