From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseph Fouché (Le Pellerin, Frantzia, 1759ko maiatzaren 21a - Trieste, 1820ko abenduaren 25a) frantses politikaria izan zen.
Joseph Fouché | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Barrutia: Nantes
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Le Pellerin, 1759ko maiatzaren 21a | ||||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||||
Heriotza | Trieste, 1820ko abenduaren 26a (61 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Ferrières-en-Brie (en) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Joseph Fouché | ||||||||||
Ama | Marie Françoise Croizet | ||||||||||
Ezkontidea(k) | Bonne Jeanne Coiquaud (en) | ||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria, saiakeragilea, abokatua eta irakaslea | ||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||
Kidetza | Grand Orient de France | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Erlijioa | ateismoa Cult of Reason (en) | ||||||||||
Erlijio-ordena | Oratory of Saint Philip Neri (en) | ||||||||||
Alderdi politikoa | Girondino Jakobino | ||||||||||
Oratoriako ikasle eta ondoren irakasle izan zen; 1789an iraultzarekin bat egin zuen. Konbentzioan hautetsia izan zen (1792), La Montagneko diputatuekin batera eta erregearen heriotzaren aldeko botoa eman zuen. Lyongo federalisten eta erregezaleen matxinada zapaltzera bidali zuten, Izu Handia antolatu zuen, eta Lyongo metrailatzaile izengoitia jarri zion jendeak. Gizon zitala zen, Iraultzaren ondorengo II. uteko Thermidor-eko kolpea (1794ko uztailaren 27a) bultzatu zutenetakoa; hala ere Thermidoreko Konbentziotik baztertua izan zen, atxilotua eta ondoren amnistiatua.
Barrasi esker Poliziako ministro izendatu zutelarik (1799), Brumaireko 18ko estatu-kolpea prestatzeko, Bonaparteren esku jarri zuen Frantzia osoan antolatu zuen espioi sarea. Talleyrandek Otrantoko duke (1809) eta probintzia iliriarretako gobernari izendatu zuen.
Poliziako ministro izan zen Ehun Egunetan, behin-behineko gobernukide izendatu zuten Waterlooko guduaren ondoren eta Borboien itzulera prestatu zuen. Poliziako ministro izan zen berriro eta Dresden (1815) enbaxadore izendatu zuten. 1816ko legearen ondorioz, erregea hil zutenen artekotzat zigorturik, Pragan eta Linzen egon zen, eta austriar egin zen; azkenean Triestera erretiratu zen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joseph Fouché |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.