politikari eta euskara teknikari donostiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Joseba Alvarez Forcada (Donostia, 1959ko ekainaren 10a - ) politikari euskalduna da, Batasuna-ko kide ohia.
Joseba Alvarez | |||
---|---|---|---|
2001eko ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a Barrutia: Gipuzkoa Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Joseba Alvarez Forcada | ||
Jaiotza | Donostia, 1959ko ekainaren 10a (65 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Familia | |||
Aita | Jose Luis Alvarez Enparantza | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Batasuna | ||
1987tik 1998ra Herri Batasuneko zinegotzi aritu zen, Donostiako Udalean. 1999an, Herri Batasuneko Mahai Nazionaleko kide izateagatik espetxeratu zuten. 2001etik 2005era bitartean, Euskal Herritarroken parlamentari izan zen Eusko Legebiltzarrean, eta, ondoren, legez kanpo zegoen Batasuneko Mahai Nazionalaren buruzagietako bat, 2007an berriz espetxeratu arte.
Josebaren aita da Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi", idazle, politikari eta euskal abertzaletasunean eragin handiko teorialaria.
Joseba Alvarezek irakasle ikasketak eta soziolinguistikakoak egin zituen, ezkondua dago, eta seme eta alaba bana du.
Donostiako Udaleko euskara zerbitzuko euskara teknikaria da.
Joseba Alvarez Batasuneko kidea da.
1979tik 1983 arte EHE taldeko arduraduna eta EKBko kidea izan zen. 1986an Herri Batasuneko kide bihurtu zen. 1994ean Mahai Nazionalerako hautatua izan zen, Herri Batasuneko Euskara Arloko arduraduna izateko. 1998an Mahai Nazional kide izateagatik lehen aldiz espetxeratu zuten. 2000an berriz Mahai Nazionaleko kide hautatu zuten, baina Batasuneko Nazioarteko Arloko arduradun izateko. 2007ko urriaren 2an, Espainiako Poliziak atxilotu zuen Donostian, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko Oihana Agirrerekin batera, Baltasar Garzon Espainiako epaileraren aginduz. Antza, Batasuneko kide izateagatik "delitua errepikatzea" egotzi zioten. Bi egun geroago, bigarren aldiz espetxeratu egin zuten. 2010eko martxoaren 27an epaileak fidantza ezarri zion eta kartzelatik irten zen. Hirugarren aldiz Mahai Nazional kide bihurtu zen sortzear zegoen Sortu indar politikoaren prozesuaz arduratzeko. Sortu sortu zenean, Baluarteko aurkezpena ondoren, zuzendaritza politikorako ez zuen bere burua aurkeztu. Geroztik Eleak eta Libre mugimenduetan murgildu da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.