nafar botanikaria (1831-1889) From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Maria Lakoizketa Santesteban (Narbarte, 1831ko otsailaren 2a - Elbete, 1889ko abenduaren 25a) nafar botanikaria izan zen.[1]
Jose Maria Lakoizketa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Narbarte, 1831ko otsailaren 2a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Elbete, 1889ko abenduaren 25a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | botanikaria eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Gurasoak, Migel Mª Lakoizketa eta Ana Francisca Santesteban Meoki ziren. Jose Maria etxeko premua zen, eta Iruñeko Institutura bidali zuten batxilergoa egitera. Institututik apaizgaitegira pasa zen.
Lakoizketa Bertizaranako oinetxea da, Oteiza auzoan. XIX. mendean, Narbarte herriaren auzoa zen, baina mende horren erdi aldera, Doneztebeko auzoa izatera igaro zen.
Lakoizketaren sortetxean, 1924. urtean, oroitarri bat paratu zuten "LAKOIZKETA'R JOSE Mª APEZ ZENARI 1831KO II-2'AN 1889KO xii-25'EAN ETXE ONTAKO SEME ZEN LAKOIZKETA JAUNA LANDARE JAKINTZAN EUSKALDUN NAGUSIENA EUSKALDUNAK ZOR DIOGUN AIPAMENAZ JASOTAKO ORITARRIAN 1924'N URTEAN".
1855ean, apaiz egin, eta Elgorriagako erretore izan zen, harik eta jaioterrira itzuli, eta hango erretore izendatu zuten arte (1857). Bi liburu eman zituen argitara landareei buruz: Catálogo de las plantas que espontáneamente crecen en el valle de Bertizarana (1884-1885) eta Diccionario de los nombres eúskaros de las plantas en correspondencia con los vulgares, castellanos, franceses y científicamente latinos (1888)[2].
"Etorkizuna, hain aldakorra den izaki hori, ez da justiziaz portatu Jose Maria Lakoizketa, Narbarteko botanikariarekin. Botanikariek hura eduki beharko lukete aitzindari eta bide-erakusle; bada, bere burua heziz gain, bidea ireki zuen taxonomia eta kriptografia alorrean. Hizkuntzalariak, berriz, beren aldetik, euskal lexikografiari ekarpen itzela egin zion gizonari. Eta, orokorrean, esan behar da gure kulturan ez daudela ez hainbeste eta ez hain distiratsuak diren izarrak hura bezalako gizon bat ez egoteko izartegi horretan. Haren Hiztegiaren berrargitaraldiari egiten dion sarrera honek bere bizitza eta inguruaren berri eman nahi du, eta, bide batez, oroimena berreskuratu"[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.