Tafallako editorea espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Mari Espartza Zabalegi[1] (Tafalla, 1951ko azaroaren 23a -) Euskal Herriko idazle eta editorea da, Txalaparta argitaletxea sortu eta zuzendu du 1988tik 2023ra arte.[2]
Jose Mari Espartza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jose Mari Espartza Zabalegi |
Jaiotza | Tafalla, 1951ko azaroaren 23a (72 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | editorea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Txalaparta |
Kidetza | Altaffaylla |
Hainbat elkarteren sorkuntzan parte hartu du, hala nola, Merindad Kultura Elkartea, Altaffaylla Kultur Taldea, eta Nafarroako Ondarearen defentsarako plataforma.[2]
Ehunka artikulu eta 30 liburu inguru idatzi ditu bakarka edo beste egilerekin batera. Esaterako, Navarra 1936. De la Esperanza al Terror (Nafarroa 1936. Itxaropenetik izura), memoria historikoaren lan mugarria.[2]
Espartza tafallarrak Iruñeko salestarren ikastetxean ikasi zuen.[3] Frankismo garaitik prentsa munduan aritu izan da, bai langileen alde bai diktaduraren kontrako militantzian; Merindad Kultura Elkartea sortu zutenetako bat da.
Bere herriari lotutako ekimen ugaritan parte hartu du, bai politikagintzan (udaleko zinegotzia izan zen Agrupación Electoral Popularrekin eta HBrekin), bai historia eta istorioen ikerketan, Altaffaylla Kultur Taldea sortuz. 1989tik editore lanean dihardu, eta berak sortutako Txalaparta argitaletxea, Euskal Herriko inportanteenetakoa, jaioterrian kokatzearen aldeko apustua egin zuen.[4]
Azken urteetan, Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataforma bultzatzen ibili da;[5] ezker abertzalearen ekimenetan ere parte hartu du, egoera politiko berriak bilatzeko dinamiketan laguntzeko asmoz.[6][7]
« | Tafalla mota askotako muga lekua da: Ager eta Saltus Vasconum artekoa; hizkuntza-muga; harriaren eta adobearen arteko muga; olibondoa (Olibardia) eta iratzea (Iratxeta) musukatzen diren lekua; muga militarra, bai arabiarrekin, bai liberalekin XIX. mendean, eta gaur egun baita muga politikoa ere: NATOri bai ala ez esan zietenen arteko muga izan zen, eta 2019tik, EH Bilduko alkatea dugu Tafallan. | » |
Euskalduna bada ere, bere idazki gehienak espainieraz argitaratu ditu; hala ere, bi liburukitan egin zuen bere herriaren historia mardul eta eredugarria bi bertsiotan argitaratu zuen: euskaraz eta erdaraz. Liburu asko Tafallari eta Nafarroaren ikuspegi "ez ofizialaren" ezagutzaren zabalkundeari buruzkoak dira.
Beste zenbait liburutan parte hartu du, ezagunena Navarra 1936. De la esperanza al terror (Altaffaylla, 1986) liburua, non koordinatzaile lana egin zuen; liburuak Frankismoak Nafarroan hil zituenen ikerketan eta oro har urte horietako memoria historikoaren berreskurapenean mugarria izan da.
Liburuez gain ehunka artikulu eta kolaborazio idatzi izan du, bai hedabide nagusi batzuetan (Egin, Gara, Diario de Noticias...) bai Tafallaldeko berriak jasotzen dituzten Merindad, La Voz de la Merindad, Letras e Ideas eta Gure liburuak.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.