euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Artetxe Aranburu (Azpeitia, Gipuzkoa, 1906ko martxoaren 12a - Donostia, Gipuzkoa, 1971ko irailaren 23a) euskal idazlea izan zen. Egan eta Zeruko Argia aldizkarietan argitaratu zituen hainbat artikulu euskaraz.
Jose Artetxe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | José de Arteche Aramburu |
Jaiotza | Azpeitia, 1906ko martxoaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1971ko irailaren 23a (65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Izengoitia(k) | José de Arteche |
Familia karlista baten altzoan jaioa, ideologikoki tradizionalista zen. Gehienbat erdaraz idatzi zuen idazleak, nolabaiteko ospea jaso zuen Jose Artetxek Francoren garaiko Euskal Herrian, Gipuzkoan batez ere. Biografia, saiakera eta kazetaritza landu zituen. Bere azkenetariko lan batean, El abrazo de los muertos (1970), Espainiako Gerra Zibileko gertaerak ekarri zituen gogora. Erlijioaren, euskal duintasunaren eta frankismoa onartzearen artean ez zen inoiz frankismoaren aurka azaldu, Artetxeren obrak iraganeko euskal errealitatera jo zuen, zertzelada mistikoak barne, bere garaiko arazoetatik itzuri.
Nahiz eta ultrakatolikoa izan eta erregimearen alde borrokatu izana, Artetxe eta zen zentzuraren kontrolez askatu. Adibidez, 1950ko apirilaren 20an, euskaraz idazteagatik, prentsan artikulu bat zentsuratu egin zioten Artetxeri. Gaztelaniaz idatzitako artikuluan euskarazko bertso bat sartu izana nahikoa izan zen agintari frankistek artikulua zentsuratzeko. Ez zen euskaraz idazteagatik Artetxe zentsuratu zuten aldi bakarra izan, ordea. Artetxek Francoren alde egin zuen borroka 1936ko Gerran, baina horrek ez zion faborerik irabazi zentsurari dagokionez. Gerraren errebisionismoa planteatu izanak eta "bi bandoetan onak eta gaiztoak" zeudela esateak izango zuen zerikusirik horretan.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.