Euskal Autonomia Erkidegoko 4. lehendakaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose Antonio Ardanza Garro (Elorrio, Bizkaia, 1941eko ekainaren 10a - Kanala, 2024ko apirilaren 8a) politikari jeltzalea eta enpresaburua izan zen. 1985etik 1999ra Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izan zen.
EAJko militantea 1979an Arrasateko alkate aukeratu zuten eta 1983ean Gipuzkoako Ahaldun Nagusia. 1985an Karlos Garaikoetxeak lehendakari postua utzi zuenean Eusko Alkartasunaren zatiketaren ondoren Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten.
1999ko urtarrilaren 2an, bere agintaldia bukatuta, kargua utzi eta Juan Jose Ibarretxe bihurtu zen Eusko Jaurlaritzako lehendakari.
Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaritza utzitakoan, lehen mailako politikagintza ere utzi zuen, eta enpresaren munduan murgildu zen. Besteak beste, Tubacex enpresako kontseilari izendatu zuten, eta Ardantzaren izena maiz aipatu zen beste hainbat kargutarako, betiere enpresaren eta ekonomiaren munduari loturik. 1999ko abenduan, azkenik, Euskaltel telekomunikazio enpresak administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuen, eta kargu hori izan zuen orduz geroztik.
Aurrekoa Carlos Garaikoetxea |
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria 1985eko martxoaren 2a - 1999ko urtarrilaren 2a |
Ondorengoa Juan Jose Ibarretxe |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.