poeta espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Jorge Guillén Álvarez (Valladolid, Espainia, 1893ko urtarrilaren 18a - Malaga, Espainia, 1984ko otsailaren 6a) 27ko belaunaldiko espainiar olerkaria izan zen. 1976an Cervantes saria eman zioten.
Jorge Guillén | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jorge Guillén Álvarez |
Jaiotza | Valladolid, 1893ko urtarrilaren 18a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Málaga, 1984ko otsailaren 6a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Málagako hilerri ingelesa |
Familia | |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala Facultad de Filosofía y Letras (Universidad de Granada) (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Wellesley College Sevillako Unibertsitatea Murtziako Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | 27ko Belaunaldia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
Genero artistikoa | olerkigintza |
Irakasle izan zen Espainian, Frantzian, Ingalaterran eta AEBetan, batez ere 1938an atzerriratu zenez geroztik.
Garaiko olerkarien artean, Guillén da klasikoena. Bere belaunaldi kideek ez bezala, ez zuen surrealismoaren eraginik izan. Bere poema bildumek osotasun guztizkoa dute, eta simetriarenganako zaletasun handia.
1968 arteko poemagintza Aire nuestro izeneko bilduman jaso zuen. Hiru liburuz osatua dago bilduma hori: Cántico, Clamor eta Homenaje. Lehenengoan poesia hutsarengandik hurbil dago, eta 27ko belaunaldikoekin lotura argia erakusten du bizitzarenganako jarreran. Clamorren garaiko bizipen historikoekin lotura estuagoa zuen; eta Homenajen, idazleei, idazlanei, eta pertsonaiei buruzko olerkiak bildu zituen batez ere.
1968az geroztik beste liburu batzuk erantsi zizkion Aire nuestro bildumaren argitalpen berriei, besteak beste: Y otros poemas (1973), «Res poética», Sátiras, Epigramas eta Final (1982).
Bere lanetan eragin nabarmena izan zuen Paul Valéryren Le cimitière marin itzuli zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jorge Guillén |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.