Jordango Rift Harana
Ekialde Hurbileko eskualdea / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jordango Rift Harana (hebreeraz: בִּקְעָת הַיַרְדֵּן, Bik'at HaYarden; arabieraz: الغور, Al-Ghor edo Al-Ghawr) Ekialde Hurbileko beheragunea da, Libano menditik Aqabako golkoraino luzatzen dena. Rift Haran Handiaren iparraldeko zatia da. Libano, Siria, Israel, Palestina eta Jordaniaren artean banaturik dago.
Datu azkarrak Mota, Geografia ...
Jordango Rift Harana | |
---|---|
Mota | haran eta Graben |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°19′02″N 35°34′12″E |
Itxi
Horst sail batek mugatutako rift gune bat da, Afrikako eta Arabiako plaka tektonikoak bereizten dituena. Iparraldetik hegoaldera, Hula harana, Galileako itsasoa, Jordan harana, Itsaso Hila eta Aravah basamortua hartzen ditu.