Jon Larrinaga Apraiz
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jon Larrinaga Apraiz (Gernika-Lumo, 1948-) bizkaitar politikari eta ekonomialaria da.
Jon Larrinaga Apraiz | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1989ko azaroaren 14a - 1991ko otsailaren 19a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1987ko otsailaren 9a - 1989ko azaroaren 21a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
1987ko urtarrilaren 8a - 1987ko martxoaren 5a Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko III. legealdia | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1948 (75/76 urte) | ||||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | KU Leuven | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | ekonomialaria eta politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||
Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Espainiako Langile Alderdi Sozialista Euskadiko Partidu Komunista Euskadiko Ezkerra |
Lovainako Unibertsitatean ekonomia ikasi ondoren, Banco Bilbao Vizcayarako lan egin zuen.[1]
ETA politiko-militarra erakundeko militantea izan zen 1968 eta 1970 artean. VI. batzarrean erakundea utzi zuen.[2] 1981ean Euskadiko Partidu Komunistaren kide bilakatu zen. Roberto Lertxundiren gidaritzapean, EPK alderdiaren IV. kongresuan (1981ko urtarrila) Euskadiko Ezkerra erakundean sartu zen. 1986ko Espainiako hauteskunde orokorretan Bizkaiko diputatu hautatu zuten Kepa Aulestia ordezkatuz. 1989an berriro hautatu zuten. 1987an bi hilabetez (urtarriletik martxora), legebiltzarkidea izan zen[3]
1991n Euskadiko Ezkerraren idazkari nagusi hautatu zuten,[4] eta, José Antonio Ardanzaren gobernuetan Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen eta Ekonomia, Plangintza eta Ingurumena sailburu. 2012tik aurrera, Aernova Aeroestructuras enpresan lan egiten du.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.