Jokin Aperribay
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jokin Aperribay Bedialauneta (Deba, Gipuzkoa, 1966ko maiatzaren 27a) enpresaburua da, armagintzan diharduen SAPA enpresako lehendakaria.[1] Real Sociedaden 30. presidentea da 2008ko abenduaz geroztik. Bere aita Joaquín Aperribay Elosua da, Realeko presidenteorde izandakoa Iñaki Alkizaren agintaldian.
Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Jokin Aperribay | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deba, 1966ko maiatzaren 27a (58 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta enpresaburua |
Itxi
Euskal Herriko mugimendu antimilitaristak salatu duenez, eragin handia du politikarien artean, dirulaguntza ugari jasotzen ditu, bere fabriken lurren birkalifikatzeak lortu ditu, Hiriko auto elektrikoaren eskandaluan tartean izan zen, eta arma esportazio susmagarrien ondorioz epaiketak egin dizkiote Ameriketako Estatu Batuetan.[2]