John Anthony Pople (Burnham-on-Sea, Somerset, Ingalaterra, 1925eko urriaren 31 Chicago, AEB, 2004ko martxoaren 15a) kimikari teorikoa izan zen. Kimikako Nobel Saria irabazi zuen 1998an, W. Kohnekin batera, gertaera kimiko-kuantikoen zenbakizko azterketa-metodoak asmatzeagatik.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
John A. Pople
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Anthony Pople
JaiotzaBurnham-on-Sea, 1925eko urriaren 31
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaChicago, 2004ko martxoaren 15a (78 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: gibeleko minbizia
Hezkuntza
HeziketaBristol Grammar School (en) Itzuli
(1936 - 1943)
Trinity College
(1943ko urria - 1945)
Cambridgeko Unibertsitatea
(1947 - 1951)
Hezkuntza-mailaDoktoretza
Tesi zuzendariaJohn Lennard-Jones (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)David Buckingham (en) Itzuli
Krishnan Raghavachari (en) Itzuli
Jacob Burlak (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta fisikaria
Enplegatzailea(k)Bristol Aeroplane Company (en) Itzuli  (1945 -  1947)
Trinity College  (1951 -  1954)
Cambridgeko Unibertsitatea  (1954 -  1958)
National Physical Laboratory (United Kingdom) (en) Itzuli  (1958 -  1964)
Carnegie Mellon Unibertsitatea  (1964 -  1993)
Northwestern Unibertsitatea  (1993 -  2004)
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
International Academy of Quantum Molecular Science (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Australian Academy of Science (en) Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 8536106 Edit the value on Wikidata
Itxi

Biografia

Matematikako ikasketak egin zituen, Cambridgeko Unibertsitatean. 1964an, kimika fisikoko eskolak eman zituen, Estatu Batuetako Carnegie Mellon Unibertsitatean, eta 1986an, Northwesterneko Unibertsitatean. 1950eko hamarraldian, erresonantzia magnetiko nuklearraren oinarri teorikoak aztertzen lehena izan zen, baina molekulen portaera deskribatzen duten quantumen kimikako ekuazio konplexuen zenbakizko azterketa-metodoak asmatzea izan zen zientziari egin zion ekarpenik handiena. Formalismo hori oso konplexua da, eta bere azterketa matematikoa bi edo gehienez ere hiru atomo dituzten molekuletan aplika daiteke bakarrik, arrakastarik izango bada. Ekuazioen konplexutasuna berreketaz handitzen da atomo kopuruarekin, eta zisteina bezalako molekulak zenbakizko azterketaren bidez baizik ezin dira ebatzi; hau da, ordenagailuak erabiliz. Popleren aitzindari-lana funtsezkoa izan zen, eta matematikari izatea lagungarri izan zitzaion, kasu bakoitzean algoritmo egokia aurkitzeko. Popleren taldeak egin zuen lehen kalkulu programa Gaussian 70 izan zen. Programak esperimentu oso garestiak eta oso motelak aurrezteko balio izan zuen. Bere algoritmoek gero eta efektu fisiko zehatzagoak lortu zituzten, eta bere programak esperimentuak bezain zehatzak izatera iritsi ziren. Gaur egun, metodo horiek ezinbestekoak dira kimika eta fisika laborategietan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.