From Wikipedia, the free encyclopedia
John Jay (New York, 1745eko abenduaren 12a - Bedford, New York, 1829ko maiatzaren 17a) estatubatuar politikari, epaile eta diplomazialaria izan zen.
Abokatu lanbidez, Estatu Batuetako erresistentzia antolatu zuen bidegabetzat jotzen zituzten britainiar legeen aurka. Lehen Kontinental Biltzarreko kide hautatu zuten, eta Kontinental Elkartea sinatu zuen. Bigarren Kontinental Biltzarreko kide ere izan zen, eta bertako lehendakari izan zen. 1779tik 1782ra enbaxadore izan zen Espainian eta Espainiako finantza-laguntza lortu zuen. Estatu Batuen independentzia onartu zuen Parisko Itunaren negoziatzaileetako bat ere izan zen. Gerra amaitu ondoren, Kanpo Arazoetako idazkaria izan zen.
Gobernu indartsu eta zentralizatu baten aldekoa izan zen, eta Estatu Batuetako Konstituzioa New Yorken onartzearen alde lan egin zuen. 1789tik 1795era Estatu Batuetako Chief Justice izan zen eta 1795etik 1801era New York estatuko gobernadorea. Gobernadore gisa esklaboak emantzipatzeko legedia onartu zuen, nahiz eta esklaboen jabe izan zen gutxienez 1800 arte.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.