musikagile alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Johann Christian Bach (Leipzig, 1735 irailaren 5a – Londres, 1782ko urtarrilaren 1a) Johann Sebastian Bach musikagileak izan zituen hogei seme-alabetatik semerik gazteena; "milandar Bach" edo "londrestar Bach" bezala ere ezaguna.
Johann Christian Bach | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leipzig, 1735eko irailaren 5a |
Herrialdea | Saxoniako hauteslerria Britainia Handiko Erresuma |
Heriotza | Londres, 1782ko urtarrilaren 1a (46 urte) |
Hobiratze lekua | St Pancras Old Church |
Familia | |
Aita | Johann Sebastian Bach |
Ama | Anna Magdalena Bach |
Ezkontidea(k) | Cecília Grassi (en) (1777ko uztailaren 31 - |
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Bach familia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Thomasschule zu Leipzig (en) |
Hizkuntzak | ingelesa alemana |
Irakaslea(k) | Johann Sebastian Bach Carl Philipp Emanuel Bach Giovanni Battista Martini |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, piano-jotzailea eta music arranger (en) |
Lantokia(k) | Milan |
Lan nabarmenak | |
Genero artistikoa | opera sinfonia |
Musika instrumentua | organoa |
Johann Christian Bach Johann Sebastian Bachen eta Anna Magdalena Bachen hamaikagarren semea izan zen.
Bach sendiko beste kideek bezala, musika ikasi zuen. 1750ean, bere aita hil ondoren, Berlina joan zen musika-ikasketak osatzera.
Italiar estiloa ezagutu zuen, eta musika-mota horretan sakontzeko Milana joan zen Agostino Litta kondearen etxera. Italian izena aldatu zuen (Giovanni Christiano), eta luteranismotik katolizismora bihurtu zen.
Giovanni Battista Martiniren ikaslea izan zen Bolonian 1757n, eta gero, 1760 urtean, Milango katedraleko organo-jotzailea izan zen.
Bere familiako kideek ez bezala, Johann Christianek opera landu zuen: Artaserse (1760), Catone in Utica (1761), Alessandro nell’Indie (1762), Orione (1763) eta Adriano in Siria (1765).
Londreseko King's Theatrek deitu zuen 1762an. Bi urte beranduago Johann Christian Sofia Karlota erreginaren irakaslea izan zen. Londresen kokatu zen, eta bertan bizi izan zen hil zen arte.
1764an Wolfgang Amadeus Mozart (8 urte zituela) ezagutu zuen, eta Mozartengan eragin handia izan zuen. Mozartek konpondu zituen Johann Christian Bachen hainbat sonata, eta piano-kontzertu.
Mannheimen egon zen 1772an, eta bertan Temistocle opera idatzi zuen, eta 1776an Lucio Silla.
Bizitzako azken urteak zailak izan ziren Johann Christian Bachentzat. Londresen hil zen 1782an, zor ugarirekin, azkenean erreginak ordaindu zituenak. 1773an Cecilia Grassi italiar abeslariarekin ezkondu bazen ere, ez zuten ondorengorik izan.
Lan ugari ditu: musika sakratua, sinfoniak, ganbera-musika eta piano-kontzertuak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Christian Bach |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.