politikari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Joaquín Ruiz-Giménez Cortés (Hoyo de Manzanares, Espainia, 1913ko abuztuaren 2a - Madril, 2009ko abuztuaren 27a) espainiar politikari, abokatu eta kazetaria izan zen.
Ministro liberal baten semea zen. Oso gazterik hasi zen ikasle katolikoen taldeetan lanean, harik eta ikasle katolikoen lehendakari bihurtu zen arte. Frankismoaren garaian, buruzagi kristau-demokrata ezaguna izan zen. Besteak beste, Instituto de Cultura Hispánica (1946-1948) erakundearen zuzendari izan zen, eta Vatikanoaren enbaxadore (1948), 1953ko Konkordatuaren Elkarrizketetan. 1951n, Hezkuntza Nazionaleko ministro izendatu zuten. Oro har, erregimenarekiko ezadostasunak izan zituen, eta, ikasleekin gertaturiko gorabehera batzuen ondorioz, liskarrak izan zituen Gobernazioko ministroarekin. Gobernuari arazoak sortu zizkionez, kargutik kendu zuten 1956an. 1961ean, Francok Movimiento zelako mekanismoko aholkulari nazional izendatu zuen. 1963an, Cuadernos para el Diálogo aldizkaria sortu zuen, eta bera buruzagi zuten kristau-demokrata aurrerazaleen protestak kaleratzeko baliatu zuen diktaduraren azken urteetan.
1977ko hauteskundeetan emaitza onik lortu ez zuenez, bertan behera utzi zuen politika, baina herritarren defendatzaile izan zen 1982tik 1988ra.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.