futbolari profesional ohia, espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Joaquín Sánchez Rodríguez (El Puerto de Santa María, Espainia, 1981eko uztailaren 21a) futbolari profesional ohia da. Erdilari bezala jokatzen zuen. Betisen erretiratu zen, eta klub horretan partida gehien jokatutako jokalaria da. Espainiako lehen mailan partidu gehien jokatu dutenen sailkapenean bosgarrena da, 622 partidarekin[1]. Lau hamarkadetan (1990ekoa, 2000koa, 2010ekoa eta 2020koa) Espainiako futbol liga profesionalean gola sartzea lortu duen futbolari bakarra da[2].
Joaquín (futbolaria) | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | El Puerto de Santa María, 1981eko uztailaren 21a (43 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | wing half (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 80 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 179 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Telebistan eta sare sozialetan presentzia nabaria du. 2022ko urrian, telebistako aurkezle lanetan hasi zen, El novato saioan; jende ospetsuari elkarrizketak egiteko saio bat da[3].
Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Joaquín El Puerto de Santa Marían jaio zen, Cadizeko probintzian, non Los Frailes-en jolasten hasi zen, eta geroago San Luiserara joan zen. 1997an Real Betis Balompié-ren harrobian sartu zen. Gazteen mailan, Errege Kopa (1999) eta Superkopa bat irabazi zituen Betisekin[4]. 1999-2000. denboraldian Betis B taldean jokatu zuen, eta 26 partida jokatu zituen Bigarren B Mailan.
2000-01 denboraldian lehen taldera igo zuten eta 2000ko abuztuaren 20an, 19 urterekin, bere lehen partidua jolastu zuen, Recreativo de Huelvaren aurka[5]. Bigarren Mailan, 2000ko irailaren 3an, Compostelaren aurka egin zuen debut ofiziala. Hurrengo bost urteetan, Joaquinek ia dena jokatu zuen Real Betis Balompierekin eta 200 partidu ofizial baino gehiago egin zituen.
2006ko uda amaieran, Real Betis Balompiek eta Valencia CF-ek akordioa egin zuten jokalaria klubera eramateko. Azkenik, Joaquin Valentziak fitxatu zuen 25 milioi euro ingururen truke.
Bere transferentziagatik ordaindutako 25 milioiekin[6], Valentzia CFren historiako fitxaketarik garestiena bihurtu zen ordura arte. Joaquin abuztuaren 28an aurkeztu zuten 18.500 zale baino gehiagoren aurrean.
Bere lehen denboraldian, 35 partida jokatu eta 5 gol sartu zituen, Valentzia UEFA Champions Leaguerako sailkatu zen, laugarren postua lortuz Ligan. Klubean egin zuen bigarren denboraldia onena izan zen zenbaki eta titulu aldetik, 7 gol eta 8 asistentzia erregistratu zituen eta Errege Kopako txapeldun bihurtu zen. Kluba, krisi ekonomiko handi batean murgildu zenean, bere jokalari onenak saltzen hasi zen eta Joaquin Malagara joan zen.
Malaga
Joaquinek bi denboraldi jokatu zituen Malagako taldean eta guztira 60 partida ofizial jokatu zituen. 2011ko uztailaren 24an, 3 denboraldiko kontratua sinatu zuen Málaga CFrekin. Bere fitxaketa 4 milioi eurotik gertu egon zen. Momentu horretan, Abdullah ben Nasser Al Thanik taldearen akzio nagusiak zituen, kirol inbertsio handi bat eginez.[7]
Joaquínek lehen denboraldi bikaina jolastu zuen. Málaga, 2011-12ko Espainiako Ligan, laugarren postuan sailkatu zen, horri esker, UEFA Txapeldunen Ligarako sailkatzea lortu zuen taldearen historian lehen aldiz. Errege Kopan, final-laurdenetan kanporatuak izan ziren Futbol Club Barcelonaren aurka. Txapeldunen Ligan, Europari "EuroMálaga" maila erakutsi zioten, AC Milan eta FC Porto bezalako arerioak gainditzea lortu ahal zutela erakustean. Malaga final-laurdenetara iritsi zen, Borussia Dortmunden aurkako partida jokatzerakoan erorita. Joaquínek, jendeak espero zuena baino maila altuagoa zuela frogatu zuen,[8] eta hori, komunikabideek Joaquinen “bigarren gaztetasunaz” hitz egiten hastea eta Espainiako selekziora itzultzeko eskatzea eragin zuen.
Bigarren denboraldian (2012-13) bikain aritu ziren Lehen Mailan eta seigarren postuan geratu ziren.
Málaga, zorrak edukitzen hasi zen, hori dela eta, Joaquín 2 milioi eurogatik saldu zuten, Italiako ligan jolasten duen talde batera, ACF Fiorentina.[9]
2013ko ekainaren 12an, Joaquin Italiako A serieko ACF Fiorentina taldera joan zen, 2 milioi euroren truke. Talde horretan, 2 urtez egon zen. Guztira 71 partida ofizial jokatu zituen taldean, 2013/14 eta 2014/15 denboraldien artean. 2013/14 denboraldian, Fiorentina laugarren sailkatu zen Italiako Ligan, Europa Leagueko final-zortzirenetan erori zen eta Italiako Kopako txapeldunorde geratu zen, SSC Napolesen aurka jokatzerakoan. 2014/15 denboraldian, Fiorentina laugarren geratu zen berriro Ligan, eta finalerdietan erori zen Italiako Kopa txapelketan, Europa Leaguen bezala; Sevilla Fútbol Club-ek finalerdietan kanporatu zutelako.[10]
2015eko abuztuaren 31n, transferentzien merkatua itxi baino pixka bat lehenago, Joaquín Real Betis Balompiéra itzuliko zela iragarri zen. Taldearekin egindako aurkezpenean 20.000 pertsona baino gehiago bildu ziren.[11] 2019ko abenduaren 26an, beste urtebetez luzatu zuen kontratua Betisekin, 2021era arte.[12][13]
Erretiroa izan zenean eta hari agur esateko, Real Betisek omenaldi partida bat antolatu zuen eta Betis taldeko futbolari historikoekin talde bat sortu zuten, munduko jokalari hoberenen aurka jokatzeko.[14]
Joaquinek, Espainiako Selekzioan jolastu zuen lehen partidua 2002ko otsailaren 13an izan zen, Japoniako Munduko Kopan, Portugalen aurka. Partidua 1-1 bukatu zen, hau da berdinduta geratu ziren. Guztira, Joaquínek 51 partidu jokatu ditu Selekzio Nazionalean.
2008ko Eurokoparako sailkapenean, ez zen jokatzeko aukeratua izan, eta Joakinek hitz hauek erabili zituen bere kexa adierazteko[15]: “Momentu honetan, selekzioa desastre hutsa da. Kaosa da, eta Luisek ez daki nola kudeatu zailtasun horiek. Egia esan, ez dut uste entrenatzailearen konfiantzarik izan dudanik. Bazen momentu bat konfiantza hori izan nuena. Bernabeuen jokatu genuenean Ingalaterraren aurka. Baina gauzak ondo joan direnean, beti egon da nire alde, eta orain ez naiz ohartu konfiantza hori duenik. Taldearen garbitasunaz hitz egin den bakoitzean, ni izan naiz erortzen lehena. Ez nuen deitzerik espero".
Joakinek selekzioarekin berriz jokatu zuenean, taldeak Letoniaren aurka jolastu zuenean, eta irabazi egin zuten. 2007ko azaroaren 17an jokatu zuen bere azken nazioarteko partida, Suediaren aurka.[16]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.