From Wikipedia, the free encyclopedia
Joanna Russ (New York, 1937ko otsailaren 22a- Tucson, 2011ko apirilaren 29a) idazle, akademiako kide eta feminista estatubatuarra zen. Zientzia fikzioko eta fantasiazko zenbait lan idatzi zituen, bai eta literatura-kritika feministako lanak ere, esate baterako, How to Suppress Women's Writing [Nola ezabatu emakumeen idazketa]. The Female Man du lanik ezagunena, satira eta fikzio utopikoa uztartzen dituen nobela, zeina nobela gisa nahiz testu teoriko gisa irakur daitekeen.
Joanna Russ | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1937ko otsailaren 22a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Bronx |
Heriotza | Tucson, 2011ko apirilaren 29a (74 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell Unibertsitatea Artean graduatu Yale School of Drama Master of Fine Arts (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea, unibertsitateko irakaslea, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, kazetaria, haur literaturaren idazlea eta writer of feminist science fiction (en) |
Enplegatzailea(k) | Washingtongo Unibertsitatea Binghamton University (en) Queensborough Community College (en) Coloradoko Unibertsitatea Boulderren |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | feminist science fiction (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Joanna Russ Bronxen jaio zen, New York hirian. Evarett I. eta Bertha (jaiotzez, Zinner) Russ zituen gurasoak, eta irakasleak ziren biak ere. Familia judua zuen.[1] Gazte zela hasi zen fikziozko lanak idazten. Urteetan zehar kaiera ugari bete zituen istorio, poema, komiki eta ilustrazioekin; askotan, berak koadernatzen zituen eskuz, haria erabilita.[2]
William Howard Taft institutuan azken urtean zegoela, Russ Westinghouse Science Talent Search sarian lehen hamarren artean sailkatu zen.[3][4] Cornell Unibertsitatean graduatu zen; Vladimir Nabokovekin ikasi zuen bertan, 1957an, eta 1960an amaitu zuen masterra Yaleko Antzerki Eskolan. Albert Amateaur-ekin ezkonduta egon zen denbora labur batez. Cornell Unibertsitatean eta eta Binghamton Unibertsitatean irakasle aritu ondoren, 1977an, Washingtongo Unibertsitatean hasi zen, eta han erretiratu zen, 1990an.
Russ 1960ko harmarkadaren amaiera aldera egin zen ezagun zientzia fikzioaren munduan, batez ere Picnic on Paradise lanari esker. Sasoi hartan, zientzia fikzioaren eremuan gizonezko autoreak ziren nagusi, zeinek, batez ere, gizonezko irakurleentzat idazten zuten, baina emakumezkoak ere hasiak ziren apurka sartzen. Russ izan zen eremu hartako gizonezkoen nagusitasunari aurre egin zien emakumezko idazleetako bat, eta oro har zientzia fikzio feministaren eremuko idazle eta ikertzaile nagusienetakotzat jotzen da. Halaber, lehen idazleetako bat izan zen slasha eta haren eragin kultural eta literarioak serio hartzen. Berrogeita hamar ipuinetik gora argitaratu zituen. Russ iparramerikako zientzia fikzioko Olatu Berriarekin lotu izan da.
Bestalde, fikzioa prosan idazteaz gainera, antzerkiak, saiakerak eta ez-fikziozko lanak idatzi ditu, eskuarki kritika literarioa eta teoria feminista hizpide hartuta. Besteak beste, saiakera hauek idatzi ditu: Magic Mommas, Trembling Sisters, Puritans & Perverts, How to Suppress Women's Writing, eta What Are We Fighting For?. Halaber, hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak.
Russek feminista sozialistatzat zuen bere burua, eta Clara Fraserren lana eta teoriak eta haren Freedom Socialist Party miresten zituen bereziki. Hala fikzioa nola ez-fikzioa benetako munduarekin konprometitutako teoria-moduak ziren haren ustez; hala, The Female Man lana testu teoriko gisa nahiz narratibako lan gisa irakur daiteke. Nobela horretatik eratorritako When It Changed ipuinak generoaren hertsadurak aztertzen ditu, eta galdera egiten du, ea generoa beharrezkoa den gizarte batean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.