Joan Jett
From Wikipedia, the free encyclopedia
Joan Jett (jaiotzez Joan Marie Larkin ; Filadelfia, Pensilvania, AEB, 1958ko irailaren 22a) abeslari, produktore, gitarra-jotzaile eta aktore bat da.
Joan Jett | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Filadelfia, 1958ko irailaren 22a (65 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wheaton High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, abeslaria, aktorea, egile abeslaria, disko-ekoizlea, telebista-aktorea, kantaria eta estudioko musikaria |
Lantokia(k) | Los Angeles |
Kidetza | The Runaways (en) Joan Jett & the Blackhearts (en) |
Genero artistikoa | rock |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa baxua |
Diskoetxea | Blackheart Records (en) Epic Records MCA Records Warner Music Group |
joanjett.com | |
| |
Famatua da I Love Rock N’ Roll singlea dela-eta. Abesti hau Bilboard zerrendako lehena izan zen 1982ko martxoaren 20tik maiatzaren 8ra arte. Beste lan famatu batzuk Crimson and Clover, Bad Reputation, I Hate Myself for Loving You, Do You Wanna Touch Me, Light of Day, Little Liar eta Love Is All Around dira.
Joan rock musika-estiloaren emakume-erreferente garrantzitsuenetariko bat da. Izan ere hainbat talderengan eragin izan du, hala nola; L7, Bikini Kill, Shonen Knife, Yeah Yeah Yeahs, Kittie, The Donnas edo Hole. Hori gutxi izango balitz, Rolling Stone aldizkariarentzat munduko 87. gitarra-jole onena da (zerrenda honetan 2 emakume daude soilik).