From Wikipedia, the free encyclopedia
James Earl "Jimmy" Carter (1924ko urriaren 1) Ameriketako Estatu Batuetako 39. presidentea izan zen, 1977tik 1981 arte. Hori baino lehen, Georgiako senataria izan zen (1963-1967) eta Georgiako gobernatzailea (1971-1975). Ustekabean demokratek hautagaia aukeratu zuten eta 1976ko hauteskundeetan doi garaitu zuen Gerald Ford.
Jimmy Carter | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ahotsa | |||||||||
1977ko urtarrilaren 20a - 1981eko urtarrilaren 20a ← Gerald Ford - Ronald Reagan → Hautetsia: 1976 United States presidential election (en)
1976ko azaroaren 2a - 1977ko urtarrilaren 20a ← Richard Nixon - Ronald Reagan → Hautetsia: 1976 United States presidential election (en)
1971ko urtarrilaren 12a - 1975eko urtarrilaren 14a ← Lester Maddox (en) - George Busbee (en) →
1963 - 1967 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | James Earl Carter Jr. | ||||||||
Jaiotza | Lillian G. Carter Nursing Center (en) eta Plains, 1924ko urriaren 1a (100 urte) | ||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||
Bizilekua | Plains | ||||||||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | James Earl Carter Sr. | ||||||||
Ama | Lillian Gordy Carter | ||||||||
Ezkontidea(k) | Rosalynn Carter (1946ko uztailaren 7a - 2023ko azaroaren 19a) | ||||||||
Seme-alabak | |||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Georgia Southwestern State University (en) United States Naval Academy (en) 1946) : fisika Georgia Tech (en) Union College (en) (1953 - | ||||||||
Hezkuntza-maila | Zientziatan graduatua | ||||||||
Hizkuntzak | ingelesa gaztelania | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | itsas ofiziala, diplomazialaria, eleberrigilea, politikaria, nekazaria, autobiografialaria, submariner (en) , estatu-politikaria, ekintzaile ekologista, enpresaburua, ingeniaria, bakearen aldeko aktibista, giza eskubideen aldeko ekintzailea, idazlea eta gizaldeko ekintzailea | ||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||
Altuera | 1,77 metro, 177 zentimetro | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Emory Unibertsitatea | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia American Legion (en) Batzorde Trilaterala | ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada | ||||||||
Gradua | teniente | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Baptismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||||||||
| |||||||||
Boterean, haren lorpen nagusiak energia politikaren sorreran eta gobernuko agentzien finkatzean datza. Ingurumen gaineko arautegia bultzatu zuen eta emakumei eta gutxiengokoei izugarrizko aupada eman zien gobernuan eta justizia-sisteman postu garrantzitsuenetara iristeko. Kanpoko aferetan, Camp David hitzarmena, Txinarekiko harreman diplomatiko osoen normalizatzea eta SALT II akordioa dira haren lorpen nagusiak. Horretaz gain, giza-eskubideak jarri zituen kanpoko politikako oinarrietan, munduan zehar giza-eskubideen gaineko errespetua aldarrikatuz. Hala ere, Iraneko bahituen krisialdiak, halere, Carterren ospea suntsitu zuen. 444 egunetan saiatu zen bahituak aske utz zitzaten. Karguko azken egunean lortu zuen. Sobiet Batasunak Afganistan inbaditu ostean, Carterrek eskuinera egin zuen: 1980eko Moskuko Olinpiadei boikot egin zien, eta botere militarra berrindartzeari ekin zion.
Ekonomiaren aldetik, interes eta inflazio indizeek gora egin zuten, baita langabeziak ere. Miseria-indizea %50 hazi zen haren agintaldian. Kongresuko demokraten aurka borrokatu zuen, baina ezin izan zuen zerga-sistema aldatu edo osasun plan orokorra burutu. 1980ko hauteskundeetan Ronald Reaganek garaitu zuen.
Postua utzi ondoren, presidente ohia izateak ematen duen ospea erabieli du Carterrek nazioarteko gatazka batzuetan bitartekari gisa aritzeko. Carter Center delakoa sortu du, demokrazia eta giza eskubideak bultza ditzan. 2002n, Carterrek Bakearen Nobel Saria jaso zuen, "nazioarteko gatazketan bakean oinarritutako konponbideak bilatzeko ahaleginengatik". Horretaz gain, Habitat for Humanity erakundean parte-hartze handia izan du behartsuek etxeak izan ditzaten. Gaur egun ere proiektu horretan dabil buru belarri.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.