Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria
Joanes Leizarragaren itzulpen lan kristau erreformatua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria[1] Joanes Leizarraga lapurtar apaiz protestanteak Arroxelan 1571n argitaratutako liburua da, Itun Berriak euskaraz izan duen lehen bertsioa.
Datu azkarrak Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria, Datuak ...
Jesus Krist Gure Jaunaren Testamentu Berria | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Idazlea | Joanes Leizarraga (1571) |
Argitaratze-data | 1571 |
Generoa | Erlijioa |
Hizkuntza | Euskara |
Itxi
Joana III.a Albretekoa Nafarroako erreginaren aginduei segituz, Bearnoko protestanteen sinodoak Itun Berria eta beste hainbat testu erlijioso protestante euskaratzeko eskatu zion Leizarragari. Egitasmo horren barruan hiru liburu argitaratu ziren guztira, hirurak Arroxelan (Frantzia), 1571n: Jesus Krist gure Jaunaren Testamentu Berria, Kalendrera eta ABC edo Kristinoen instrukzionea[2].