1739-1748ko gerra From Wikipedia, the free encyclopedia
Anglo-espainiar Gerra- espainiar historiografian Asientoaren Gerra (gaztelaniaz: Guerra del Asiento) eta britainiar historiografian Jenkinsen belarriaren Gerra (ingelesez: War of Jenkins' Ear) deitua- 1739 eta 1748 artean izandako Britainia Handiko Erresuma eta Espainiaren arteko gatazka izan zen, 1742tik aurrera gudu nagusirik izan ez zuena. Jenkinsen belarriaren Gerra izen bitxia Thomas Carlylek asmatu zuen 1858an casus belli honakoa izan zelako: 1731n La Isabela espainiar kostazainak Rebecca britainiar merkataritza-itsasontzia preso hartu zuen Florida parean eta Robert Jenkins bere kapitainaren belarria moztu zuten. Edonola ere, litekeena da kapitainak Erresuma Batuko Legebiltzarrean azaldu zuen istorioa fikziozkoa izatea.[4]
Kokapenaren Gerra | |||
---|---|---|---|
Austriako Ondorengotza Gerra | |||
Gudu-zelaia. | |||
Data | 1739-1748 | ||
Lekua | Karibe, Florida, Georgia, Ipar Carolina | ||
Emaitza | Akisgrango Hitzarmena: Status quo ante bellum | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Galerak | |||
|
Hala ere, oposizioak eta Hegoaldeko Itsasoaren Konpainiak iritzi publikoa berotu zuten, garaipen batek Kariben merkataritza-aukerak sortuko zituelakoan.[5] Gainera, Espainiar Inperioa asiento (kokapen) kontratuez arnegatzeko arriskuan zegoen eta britainiar esklabistek afrikarrak saltzeari eutsi nahi zuten.[6]
Erresuma Batuak hildako asko izan zituen Ipar Amerikan. Bestetik espainiar inteligentzia zerbitzuak eraginkorra izan ziren oso eta, nahiz eta, indar handiagoak izan, espainiarrek gudu gehienak aurreikusi zituzten, tartean 1741eko Cartagena de Indiasko setio ospetsua.[7] 1742tik aurrera, gerra Austriako Ondorengotza Gerrako fronte bat bilakatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.