idazlea eta alegia-sortzailea (1621-1695) From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean de La Fontaine (/ʒɑ̃ də la fɔ̃tɛn/ ahoskatua; Château-Thierry, Aisne, Frantzia, 1621eko uztailaren 8a - Neuilly-sur-Seine, 1695eko apirilaren 13a) alegilaria, poeta, eleberrigilea eta antzerkigilea izan zen. Egile moralistatzat da ezaguna gaur egun, nahiz eta bere garaian ez zuen bizimodu pertsonal eredugarririk izan.
Jean de La Fontaine | |||
---|---|---|---|
1684ko apirilaren 24a - 1695eko martxoaren 13a ← Jean-Baptiste Colbert - Jules de Clérambault (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Château-Thierry, 1621eko uztailaren 8a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1695eko apirilaren 13a (73 urte) (73 urte) | ||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Saints Innocents Cemetery (en) Cimetière Saint-Joseph de Paris (en) Museum of French Monuments (en) La Fontaine's tomb (en) | ||
Familia | |||
Aita | Charles de la fontaine | ||
Ama | Françoise Pidoux | ||
Ezkontidea(k) | Marie Héricart (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | College of Juilly (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | alegialaria, poeta, abokatua, haur literaturaren idazlea, idazlea eta antzerkigilea | ||
Kidetza | Frantses Akademia | ||
Genero artistikoa | alegia Ipuina | ||
| |||
Champagneko burges-familia batean sortu zen; gaztetandik ezagutu zituen literatura-areto eta -inguruak eta ordutik piztu zitzaion antzinateko idazle klasikoenganako joera, berezko imitazio-lan baten bidez. Ovidioren lanetan oinarritu zen Adonis heroi-poema idazteko (1658) eta Fouquet Frantziako finantza-arduradun nagusiaren ingurukoen artean bizi izan zen Vauxen, haren gainbehera arte (1661ean, Aux nymphes de Vaux ["Vaux-ko ninfei"] eresia idatzi zuen orduan).
Orléansko dukesarenean egon zen ondoko urteetan (1664-1672) eta berealdiko arrakasta izan zuten Bocacciok eta Ariostok erabilitako gai libertinoak hartuta moldatu zituen Contes et Nouvelles (1665, Ipuin eta Istorioak) bertso-kontakizunak.
1668an plazaratu zituen La Fontainek bere Fables (Alegiak) obra handiko lehen sei liburuak, eta beste bi bilduma eskaini zituen hurrengo urteetan (1678ko eta 1694ko argitaraldiak; hamabi liburu osotara). Fables La Fontaine helduaren lana da inondik ere; Esopok eta Fedrok erabilitako etxeko gaiak eredu harturik, animalien mundua langai bihurtu zuen giza munduko gorabeherak aurkezteko, eta, bigarren bildumatik aurrera, guztiz zorroztu zen mezu filosofikoa, Madame de la Sablièreren aretora inguratu ziren filosofoen eta hinduen jakituria zaharren eraginez. Fables obrak arrakasta handia izan zuen bere garaian, eta frantses literaturako maisulantzat hartua da ordudanik.
Joan Batista Artxu zuberotar idazleak (1848, La Fontaineren alegia berheziak, neurthitzez frantzesetik uskarara itzuliak) eta Leonce Goietxe lapurtar idazleak (1852, Fableac edo aleguiak) eman zituzten euskaraz La Fontaineren obra horretako alegietatik asko.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean de La Fontaine |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.