euskal idazlea (1815-1842) From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean Baptiste edo Jan Battista Kamusarri Murgi (Ziburu, Lapurdi, 1815eko otsailaren 17a – ib., 1842ko irailaren 21a) euskal idazle eta apaiz katolikoa izan zen.
Jean Baptiste Kamusarri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ziburu, 1815eko otsailaren 17a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Ziburu, 1842ko irailaren 21a (27 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, apaiz katolikoa eta idazlea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Arrantzale sendi batean jaioa, 1838an apaiztu eta Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) erretore ibili zen.
Jean Martin Hiribarren eta Gratien Adema "Zaldubi" olerkariak ezagutu zituen, eta haren olerkietan Erromantizismoaren ukitu malenkoniatsua antzematen da. Hauxe idatzi zuen haren azken egunetan zegoelarik: "Menditik nola doa / Ura itsasorat / Hala ni banihoa / Lasterka tonbara / Akabo da akabo / Neretzat denbora / Banoa sekulako / Hillen herritara".[1]
Tuberkulosiak jota oso gazte hil zen, 27 urte baino ez zuelarik. Hamarka olerki eta zazpi eliz-kanta eginda utzi zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.