From Wikipedia, the free encyclopedia
Jean-Léon Gérôme (Vesoul, Saona Garaia, 1824ko maiatzaren 11 – Paris, 1904ko urtarrilaren 10a), frantses margolaria eta eskultorea izan zen, Arte ederretako akademiako kide izan zena. Jorratu zituen gaien artean orientalismoa, mitologia, historia eta erlijioa zeuden. 1878tik aurrera eskultura lanetan hasi zen, gehienak polikromian eginak.
Jean-Léon Gérôme | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vesoul, 1824ko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 9. barrutia, 1904ko urtarrilaren 10a (79 urte) (79 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala College Gérôme (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Paul Delaroche Charles Gleyre |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, irakaslea, artista grafikoa, arkitektura proiektuen marrazkilaria, porcelain painter (en) eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Paris Aljeria Grezia Florentzia Erroma eta Konstantinopla |
Enplegatzailea(k) | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Charles Gleyre |
Kidetza | Arte Ederren Akademia (Frantzia) Ligue de la Patrie Française (en) Royal Academy of Arts Suediako Arteen Errege Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Société des peintres orientalistes français (en) |
Mugimendua | Akademizismoa Neo-Grec (en) Orientalismoa neo-Pompeian (en) |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa margolaritza erlijiosoa |
Ohorezko Legioren ofizial nagusi izendatua, Gérômek ospea hartu zuen hainbat Erakusketa Unibertsalen ondotik, zeinetan margolari ofizialtzat hartua izan zen. Berrogei urtez Arte ederren eskolako irakasle izan zen eta 2.000 ikasletik gora iragan ziren haren ikasgelatik.
Garaiko frantses margolari ospetsuenetakoa izan zen eta Bigarren inperioko margogintza akademikoaren ordezkari nagusietako bat. Bizitzan ospea eta fama ezagutzeagatik, abangoardien aurka zuen jarreragatik, bereziki inpresionistekiko, ahaztua izan zen hil ondoren. Bere lanaren balioa berreskuratua izan da XX. mendearen amaieran eta, halaber, zinemarako inspirazio iturri bilakatu da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Léon Gérôme |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.