From Wikipedia, the free encyclopedia
Javier Valdez Cárdenas (Culiacán Rosales, Sinaloa, 1967ko apirilaren 14a - Culiacán Rosales, 2017ko maiatzaren 15a) mexikar kazetari eta idazlea izan zen, narkotrafiko eta krimen antolatuan aditua.
Javier Valdez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Culiacán Rosales, 1967ko apirilaren 14a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Culiacán Rosales, 2017ko maiatzaren 15a (50 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Autonomous University of Sinaloa (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
1967an Sinaloako Culiacanen jaioa, soziologiako gradua lortu zuen bertako unibertsitatean, eta ia 30 urte eman zituen kazetaritza egiten. Sinaloa estatuko narkotrafikoaren inguruko gatazka odoltsua inork baino hobeto kontatu zuen, Rio Doce astekarian eta La Jornada egunkarian idatzitako kroniketan, eta baita liburuetan ere: Miss Narco, Huérfanos del narco, Malayerba, Narco Periodismo. La prensa en medio del crimen y la denuncia… 2011n Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Saria eman zioten. Azken aldian jarraipen berezia egin zion Mexikoko agintariek Joaquin Chapo Guzman AEBetara estraditatu ostean Sinaloako kartelaren barruan sortutako liskarrari, narkoen hierarkia zegoelako jokoan. 2017ko maiatzaren 15ean, bi gizonek erahil zuten, kale gorrian 12 tiro emanik, bat buruan[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.