unibertsitateko irakasle espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Javier Sádaba Garay (Portugalete, Bizkaia, 1940ko azaroaren 28a) filosofoa eta gaztelaniazko idazlea da. Filosofiako bi lizentzia eskuratu ditu: Salamancako Unibertsitatean lehena, eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean bigarrena. Teologiako lizentziaduna ere bada, Erromako Gregoriotar Unibertsitatetik; eta Filosofian doktorea, Madrilgo Unibertsitate Autonomotik, eta Etikako eta Erlijioaren Filosofiako katedradun da unibertsitate horretan. Munduko hainbat unibertsitatetan irakasle ibili da. Ekarpen ugari egin du bioetikaren arloan.
Javier Sádaba | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalete, 1940ko azaroaren 28a (83 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea Salamancako Pontifize Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Parte-hartzailea
| |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Hogeita hamar bat liburu eta artikulu ugari argitaratu ditu, filosofiaren ingurukoak zein Euskal Herriari buruzkoak, eta tarte berezia eskaini dio bere hausnarketetan zientziak gaurko gizartean duen paperari. Publiko zabalari zuzenduak dira argitaratu dituen liburu asko. Besteak beste, hauek aipa daitezke: Saber morir (1992), La ventana y el mundo (1993), Diccionario de ética (1997), Saber vivir, análisis y gozo de la vida cotidiana (1998), Euskadi, nacionalismo e izquierda (1998), La vida en nuestras manos (2000)...
Madrilen bizi arren, oso hurbiletik jarraitu izan ditu beti Euskal Herriko gorabeherak, eta beti egon da ezker abertzalearen proposamen politikoetatik hurbil, nahiz eta azken urte hauetan gogor kritikatu duen ETAren jarduera armatua. Euskal Herriko gatazkari elkarrizketaren bidez irtenbidea ematearen alde agertu da behin eta berriz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.