txirrindulari bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Javier Otxoa Palacios (Barakaldo, 1974ko abuztuaren 30a – Alhaurin de la Torre, 2018ko abuztuaren 24a) bizkaitar txirrindularia izan zen.
Javier Otxoa | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Javier Otxoa Palacios |
Jaiotza | Barakaldo, 1974ko abuztuaren 30a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Alhaurín de la Torre, 2018ko abuztuaren 24a (43 urte) |
Heriotza modua | : septizemia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Punta Galea Txirrindulari Elkartea | 1987-1987 |
Kelme | 1997-2001 |
Saunier Duval-Prodir | 2007-2008 |
Cafés Baqué | 1995-1995 |
13 urterekin hasi zen eta garaipenak laster etorri ziren. Afizionatu mailan, Cafes Baque taldean ibili zen eta Balmasedan 3. postua lortu zuen, 1993an. Lau urte geroago, 1997ean, txirrindulari profesionala bilakatu zen. 2000ko uztailaren 10ean, Frantziako Tourreko Hautacam mendatearen igoeran bukatzen zen etapa irabazi zuen Lance Armstrongen aurretik.[1]
2001eko otsailaren 15ean Málagan, entrenatzen ari zirenean, istripu larri bat izan zuen bere anaia bikia Ricardorekin. Ricardo hil egin zen eta Javierrek burmuin paralisia izan zuen.[2]
Javier hasieratik hasi zen eta errehabilitazio luzea egin ondoren bizikleta hartu zuen berriro eta paralinpiko kirolari handi bihurtu zen. 2004ko Olinpiadan urrezko eta zilarrezko dominak lortu zituen.[3]
2007an Saunier Duval-Prodir taldeak fitxatu zuen.
1995
1996
2000
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.