Jauregi
autoritate, estatuburu, dirudun, noble edo elizako nomenklaturako kide baten etxebizitza gisa erabilitako etxe handia From Wikipedia, the free encyclopedia
autoritate, estatuburu, dirudun, noble edo elizako nomenklaturako kide baten etxebizitza gisa erabilitako etxe handia From Wikipedia, the free encyclopedia
Jauregia estatu buru edota maila goreneko pertsonaia baten bizilekua da. Jauregi asko beste betebehar batzuetarako ere erabili izan ohi dira; adibidez, legebiltzar edo museoen egoitza bezala. Hitza edo izendapen hau pertsonaia publikoen bizileku ez diren luxuzko eraikinak deskribatzeko ere erabiltzen da.
Lehen jauregiak antzinaroan sortu ziren, ekintza politiko, ekonomiko, eta sozial antolatzeko gune bezala. Euskarazko jauregi hitza jaun hitzari -egi atzizkia jarriz sortzen da, beraz, jatorriz jauna dagoen lekua esan nahi du[1].
Europako antzinako erregimenan errege-erreginen, nobleen eta goi-kleroaren bizitokiak ziren, baita burges dirudunenak ere. Gustu artistiko zorrotzenaren eta luxu handienaren irizpideekin eraiki, altzariz hornitu eta apaintzen ziren, garai bakoitzeko estilo artistikoak finkatzen lagunduz.
Aro garaikidean jauregi asko parlamentu, museo edo beste erabileraren bat izateko moldatu ziren. Gaur egun jauregi hitza luxuzko eraikuntza proiektutaz hitz egiteko ere erabiltzen da. Honen adibidea moskuko metroko hainbat pasabide dira, hauek errusiako tsar-en garaiko jauregietan inspiartuta daude eta.
Zibilizazioa sortu zenetik, jauregia eta tenplua agertu ziren boterearen dualtasunaren (botere politikoa eta botere erlijiosoa) adierazpen arkitektoniko gisa. Bi kasuetan, historiarekin batera sortzen dira, hau da, idazkerarekin. Artxibo batean gutunak eta era guztietako dokumentuak kudeatzea eta kontserbatzea jauregien funtzioetako bat da hasieratik. Era guztietako biltegiak ere izan zen (elikagaiena, eraikuntzarako eta artisautzarako lehengaiena, kanpo-merkataritzarako salgaiena edo bertatik etorritakoena, armena, eta bereziki altxorrarena). Kantzelaritza eta altxortegiek sortzen zuten burokrazia gero eta konplexuagoari (Egipton, eskribau izenarekin), erregearen etxeko zerbitzurako izendatutako langileak gehitzen zitzaizkion, azkenean goi funtzionario nobleen gorte bihurtu zena.
Grezia klasikoaren aurretik existitu zen zibilizazio Kretar edo Minoikoan jauregiak oso eraikin garrantzitsuak izan zirela pentsatzen da, aztarnategietan gehien aurkitu den eraikuntza mota da eta. Grezia kontinentalean, megarona hiri harresituen bizitza sozial, ekonomiko eta politikoaren erdigunea izango zen eta bere estilo arkitektonikoa tenplu greziarraren aurrekaria izango zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.