Lapurdiko bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Jan Piarre Soudre Gabarrus, ezizenez Larreko edo ezizen bera zuen Pablo Fermin Irigarairengandik bereizteko Ixtilarte-Larreko (Senpere, 1924ko irailaren 12a – 2013ko otsailaren 7a[1]) bertsolaria izan zen, lanbidez laboraria.[2]
Jan Piarre Soudre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Senpere, 1924ko irailaren 12a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Lapurdi, 2013ko otsailaren 7a (88 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta nekazaria |
Izengoitia(k) | Larreko eta Ixtilarte-Larreko |
Sei neba-arrebaren artean zaharrena da;[3] Senpereko Ibarrun auzoko Ixtilartean bizi da. Lanbidez laboraria da eta oinarrizko ikasketak ditu. Matxin Irabolaren familiarekin harreman estuak izan ditu.
1958ko irailaren 25ean Mari Kattalin Iriart saratarrarekin ezkondu zen.[4] Sei seme-alaba izan dituzte: Tiburzio, Terexa, Josep, Paxkal, Filipe eta Pettan.
Bertsu jarriak egin izan ditu; 100 bat bertso sorta bildu zaizkio eta batez ere Senpereri eta bere lagunei buruzkoak dira;[5] Senpertarrak gare herriko himnoaren egilea da. Liburu bat argitaratu diote:
Gaztetan antzezlan bat ere idatzi zuen, Manexen tratua.[6]
Hauexek dira saritu dituzten Soudreren bertso batzuk:
Senperen bi omenaldi egin dizkiote, 1992an eta 1997ko martxoaren 9an.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.