Jamestown (Virginia)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Jamestown 1607. urtean ingeles kolonizatzaileek gaur egungo Estatu Batuetan sortu zuten lehen hirigunea da, gaur egungo Virginiako estatuan. James ibaiaren bokaleko uharte batean dago. Indiarrek tabakoa lantzen erakutsi zieten kolonoei, eta hura izan zen alde hartako ekonomia-alor nagusia luzaroan. Suak hiru aldiz hartu zuen hiria XVII. mendean, eta Jamestownetik Williamsburgera eraman zuten Virginiako gobernua. Jamestown XIX. mendean uharte bilakatu zen; ordu arte penintsula zen. Gaur egun ondare historiko gisa gordea dago eta ezponda bat eraiki dute uraren higaduratik babesteko. Parke Historiko Koloniala eratzen dute gaur egun Jamestownen aztarnak.
Datu azkarrak Administrazioa, Geografia ...
Jamestown | |
---|---|
unincorporated community in the United States (en) | |
Administrazioa | |
Kolonia | Hamahiru Koloniak |
Crown colony | Colony of Virginia |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°12′33″N 76°46′39″W |
Demografia | |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 1607ko maiatza |
Ordu eremua | UTC−05:00 |
Itxi
Azken zentsuaren arabera biztanle zituen.